Mundua -

Erreskate operazioa

12 gorpu eta 823 etorkin atera dituzte itsasotik Italia hegoaldean

Hamabi gorpuak erdi hondoratuta zegoen ontzi pneumatiko batean aurkitu dituzte. Ontzi berean beste 106 pertsona zihoazen.

Azken orduotan 823 etorkin erreskatatu dituzte Mediterraneoko uretan. Argazkia: EFE
Azken orduotan 823 etorkin erreskatatu dituzte Mediterraneoko uretan. Argazkia: EFE
Azken orduotan 823 etorkin erreskatatu dituzte Mediterraneoko uretan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako kostazainek jakitera eman dutenez, 12 gorpu eta 823 etorkin aurkitu zituzten atzo Mediterraneoan. Horren berri emateaz gain, horiek uretatik ateratzeko operazioaren inguruko irudiak zabaldu dituzte.

Erdi hondoratuta zegoen ontzi pneumatiko batean aurkitu zituzten hamabi gorpuak, eta ontzi berean zihoazen 106 pertsona erreskatatu zituzten.

Hainbat ontzi aritu ziren lan horietan: Italiako kostazainen ontzi bat, Lampedusako portuan basea duten bi motorrontzi eta beste ontzi bat.

Kostako zaintzaileek zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, etorkinak txaloka eta besoak astintzen hasi ziren ontzia gerturatu zitzaienean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Albisteak migrazioa Eguneko albisteak Albisteak Italiako berriak Mediterraneo itsasoa gaur