Mundua -

Grezia

'Espainiak ez du kontingentzia-planik behar Greziakoari aurre egiteko'

Krisi garaian “kutsatzeko arriskua” egon zen arren, egun Espainiak ez duela zertan kezkatu berretsi du De Guindosek.

Luis de Guindos
Luis de Guindos
'Espainiak ez du kontingentzia-planik behar Greziakoari aurre egiteko'

01:40

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziaren balizko porrot bati aurre egiteko, Espainiak ez duela "kontingentzia-planik" behar berretsi du gaur Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak.

"Ez, Espainiak ez du kontingentzia-planik behar. Edozein egoerari aurre egiteko prest gaude", azpimarratu du.

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroek bilera egingo dute gaur, atzo Greziako eta Eurotaldeko ordezkarien arteko batzarra akordiorik gabe amaitu ostean.

Gai horren harian, bere kezka agertu du De Guindosek, Greziako negoziazioetan ez baita "aurrerapausorik" lortu.

Krisi garaian “kutsatzeko arriskua” egon zen arren, egun Espainiak ez duela zertan kezkatu berretsi du De Guindosek.

“Egoera oso ezberdina da. Eurogunearen etorkizunaz ari gara. Denoi eragingo digun zerbait da”, amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Gaurko azken minutuko albisteak Espainia bideoak Greziako albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea