Mundua -

Greziako zorra

Greziari likidezia handitzea mahai gainean, EBZren premiazko bileran

Azken egunotan kapital-ihesa handitzen ari da Grezian eta horren ondotik erabaki du Europako Banku Zentralak bilera deitzea.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentraleko gobernu kontseiluak premiazko bilera deitu du gaur goizerako Greziari presazko likidezia hornidura handitu ala ez erabakitzeko. Azken egunotan kapital-ihesa handitzea ari da Grezian eta horren ondotik erabaki du Europako Banku Zentralak bilera deitzea.

Bilera telekonferentzia bidez egingo dute eta batzar horretan Greziako Bankuak presazko likidezia hornidura 3.000 milioi eurotan handitzeko egindako eskaria eztabaidatuko dute. Gertuko iturriek adierazi dutenez, prozedura arrunta da.

Kapital-ihes handia gertatzen ari da Greziako bankuetan eta horregatik egin du eskaria Greziako Bankuak. Atzo, Europako Banku Zentralak 1.100 milioi eurotan handitu zuen Greziako bankuentzako presazko likidezia hornidura, 84.100 milioi eurotara iritsi arte.

Benoit Coeure Europako Banku Zentraleko kide frantziarrak zalantzan jarri zuen atzo Greziako Bankuak astelehenean ateak irekitzeko gai izango diren ala ez.

Ostegunean Greziako bankuetatik 1.000 milioi euro atera zituzten bezeroek, aurreikuspenen arabera.

Bankuetako iturriak aipatuz Greziako hedabideek emandako informazioaren arabera, egoera "kontrolpean" dago eta gordailu irteera egunotakoaren bikoitza izan zen 2012ko ekainean.

Greziako Gobernuak gogor erantzun zuen hedabideetan agertutako informazioen harira; izan ere, bertako prentsan agertutako informazioaren arabera, kapitalak kontrolatzeko egitasmoa prestatzen ari da Tsiprasen Gobernua. Horren aurrean, Tsiprasek azpimarratu zuen informazio horien asmo bakarra "istiluak eragitea" eta "ekonomia ezegonkortzea" dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Nazioarteko azken berriak Europa bideoak Greziako albisteak Eguneko albisteak Albisteak Europako Banku Zentrala