Mundua -
Italia
4.243 etorkin erreskatatu dituzte Siziliako kanalean 24 ordutan
Ontzietako batean, Itsas Armadak 17 hilotz topatu ditu bertan zeuden 200 etorkinen artean.
Agentziak | Erredakzioa
4.243 etorkin erreskatatu dituzte azken 24 orduotan Siziliako Kanalean, Italia eta Afrika artean, eta, gainera, 17 gorpu aurkitu dituzte, Italiako Kostazainek zabaldu dutenez.
Atzo, 3.330 etorkinen erreskatearen berri eman zuten eta gaur, larunbata, kopurua eguneratu dute, gauean erreskate operazio berriak izan baitira, 9 bat txalupa eta 13 pneumatiko topatu dituzte.
Horietako batean, Itsas-Armadak 17 hilotz topatu ditu bertan zeuden 200 etorkinen artean.
Armadaren esanetan, beste askoetan ez bezala, ez da naufragioa gertatu, baizik eta etorkinen gorpuak txaluparen erreskatean aurkitu dituzte eta, momentuz, ez dakite nola hil diren.
Erreskate operazioa "Fenice" itsasontziak egin du, satelite bidez abisua jaso ostean, noraezean zebilen txalupa dela eta.