Mundua -
Siria
Ia 300 hildako, Siriako Palmira hiriaren inguruan izandako erasoetan
Hildakoen artetik 57 zibilak dira. Bestalde, Siriako erregimenak adierazi du Palmiratik kanporatu egin dituela Estatu Islamiarreko kideak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez, 295 lagun hil dira Siriako Palmira hirian eta inguruetan azken egunotan, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak berri eman duenez. Duela lau egun Estatu Islamikoak Siria ekialdeko hiri horren kontrako erasoak hasi zituen.
Hildakoen artetik 57 zibilak dira - horietatik 49 Estatu Islamiarrak hil zituen-, Siriako erregimenaren 123 soldadu eta 115 jihadista.
Siriako erregimenak esan du Palmiratik kanporatu dituela jihadistak
Siriako erregimenak adierazi du Estatu Islamiarreko kideak Palmira hiriaren iparraldetik kanporatzea lortu dutela haren tropek. Hala ere, Palmira hiriaren inguruetan borrokek ez dute etenik; izan ere, Estatu Islamiarrak inguruko hainbat hiri eta gas eremu kontrolatzen ditu.
Estatu Islamiarrak Al Ameriya, Al Sujna, Al Hil, Al Hafta eta Al Arak guneak kontrolatzen ditu.
Garrantzia estrategiko handia duen hiria da; izan ere, Deir al Zur eta Damasco hirien artean dago.
Bestalde, Palmira hiria Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok.