Mundua -
Bigarren erreskatea
Greziak 750 miloi euro ordaindu dizkio NDFri
Atzo bertan, euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek txalotu egin zituzten egindako "urratsak", baina adostasuna lortzeko esfortzu handiagoa egiteko eskatu zioten Greziari.
Agentziak | Erredakzioa
Greziak 750 miloi euro ordaindu dizkio gaur Nazioarteko Diru Funtsari (NDF). Ordainketa New Yorkeko bankuek ireki eta berehala egin dute, bertan baitu egoitza NDFk.
Atzo bertan, euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek txalotu egin zituzten egindako "urratsak", baina adostasuna lortzeko esfortzu handiagoa egiteko eskatu zioten Greziari.
Joan den asteazkenean, Greziak 200 miloi euro itzuli zizkion NDFri, bi erreskateetan emandako maileguen interesak ordaintzeko.
2015a hasi denetik, Greziak garaiz itzuli du maileguak direla eta eman beharreko guztia, Gobernuak berak azpimarratu duenez. Guztira, 6.000 bat milioi dira.