Mundua -

Bahiketa

Aske utzi dituzte Sirian bahitutako 300 zibilak

Islamaren Armadak bahitu zituen, autobusez Alepo iparraldetik Damaskora bidean zihoazenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Islamaren Armadak aske utzi ditu atzo Alepotik gertu, Siria iparraldean, bahitu zituen 300 zibil kurduak, Nauaf Jalil Batasun Demokratikorako Alderdi kurduaren (PYD) bozeramaileak jakitera eman duenez.

Jalilek zehaztu du bahituak Herriaren Babeserako Unitateen (Sirian dauden kurduen miliziak) esku utzi dituztela.

300 zibilak autobusez Afrinetik (Alepo iparraldea) Damaskora zihoazenean bahitu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Gerra Siria Eguneko albisteak Eguneko albisteak Zer ari da gertatzen Sirian? Bahiketak albisteak