Mundua -

Grezia

Tsiprasek esan du ez duela atzera egingo kanpainako konpromisoetan

“Programa honek lau urteko iraupena du, eta bere osotasunean beteko da. Gobernuak iragarritako neurriak ez dira negoziatuko, eta Parlamentuan aurkeztuko dira berehala”, ziurtatu du.

Tsipras, ekitaldi politiko batean, hauteskunde kanpainan. Irudia: EFE
Tsipras, ekitaldi politiko batean, hauteskunde kanpainan. Irudia: EFE
Tsipras, ekitaldi politiko batean, hauteskunde kanpainan. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak azpimarratu du Gobernuak ez duela atzera egingo hauteskunde kanpainan hartutako konpromisoetan, eta ?berehala? hasiko dira lehenengo neurriak legeztatzen.

?Programa honek lau urteko iraupena du, eta bere osotasunean beteko da. Gobernuak iragarritako neurriak ez dira negoziatuko, eta Parlamentuan aurkeztuko dira berehala?, esan du Tsiprasek Ethnos Greziako egunkariari egindako elkarrizketa batean.

Lehen ministroak adieraz duenez, Gobernuak erakundeak ?jakinaren gainean? jarri zituen, baina nabarmendu du greziarrek ?gobernatzeko? eman zietela babesa.

Halaber, Tsiprasen esanetan, Grezia ?ez da inoren kolonia? eta Gobernuak ez du ?memorandumera (erreskate programa) itzultzeko? inolako asmorik.

Lehen ministro greziarraren arabera, eurogunean benetako konpromisoa izateko ?giltza da onartzea aurretik aplikatutako muturreko austeritate politikak huts egin duela, bai Grezian, baita Europa osoan ere?.

Kideekin egindako negoziazioen harian, Tsiprasek argi utzi du Eurotaldearekin otsailaren 20an lortutako akordioa ?argia? izan zela, eta ?akordioak errespetatu? egin behar direla.

EBko estatuburek eta gobernuburuek egitekoa duten balizko goi-bileraren harian, berriz, ?otsailaren 20ko akordioaren kontra egiten jarraituz gero, argi dago goi-mailako adostasun politikoa behar dela?, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Ekonomia albisteak Greziako albisteak