Mundua -

Abuztuan hartu zituzten preso

Iraken bahitutako 150 jazidi aske utzi ditu Estatu Islamikoak

Joan den abuztuan bahitu zituzten, Irak iparraldean. Gutxiengo kurdu jazidia Estatu Islamikoaren jomugan dago, fundamentalistentzat fedegabeak direlako.

Aske utzitako taldean, emakumezkoak, haurrak eta adinekoak daude. Argazkia: EFE
Aske utzitako taldean, emakumezkoak, haurrak eta adinekoak daude. Argazkia: EFE
Aske utzitako taldean, emakumezkoak, haurrak eta adinekoak daude. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak abuztuan Irakeko iparraldeko Sinyar inguruan bahitu zituen jazidietatik 150 inguru askatu ditu.

Jadida Hamu Niniveko eskualde kontseiluko kideak azaldu duenez, Estatu Islamikoak Tel Afarreko espetxetik Al Rimeko ingurura eraman ditu askatutakoak. Taldean haurrak, emakumezkoak eta adinekoak daude.

Kurduen kontrolpeko eremuetara jo dute aske utzitako yazidiek. Ondoren, kurduek Erbileko probintziara eraman dituzte, Irakeko Kurdistanera.

Jazidien bozeramaileak ez du bahiketaren baldintzen inguruko xehetasunak eman, baina ospitalera eramango dituztela jakinarazi du, osasun azterketak egin diezazkieten.

Zoroastrismoan oinarritutako erlijioa dute jazidiek, eta horregatik jomugan ditu Estatu Islamikoak, bere iritzian, fedegabeak direlako.

Estatu Islamikoak ekainean Irak iparraldea mendean hartu zuenetik hona, 500.000 pertsonak baino gehiagok egin dute ihes eskualdetik. Horietatik asko jazidiak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Bahiketak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Zer gertatzen ari da Iraken? Siria albisteak gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Estatu islamiarra berriak