Mundua -

'Zoritxarreko istripua'

AEBk esan du Jordaniako hegazkina ez zuela Estatu Islamikoak eraitsi

Estatu Batuetako Armadak nabarmendu du pilotua onik askatzeko konpromiso sendoa duela. Jihadistek bahitu zuten asteazkenean

Pilotua Estatu Islamikoak bahitu zuen unea. Argazkia: EFE.
Pilotua Estatu Islamikoak bahitu zuen unea. Argazkia: EFE.
Pilotua Estatu Islamikoak bahitu zuen unea. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako Armadak adierazi du asteazkenean Estatu Islamikoak bahitutako pilotu jordaniarrak gidatzen zuen hegazkina ez zutela jihadistek eraitsi; izan ere, "zoritxarreko aire-istripua" izan zen, AEBren arabera.

Lloyd J. Austin Sirian koalizioa egiten ari den operazioen jeneral arduradunak esan duenez, Estatu Batuetako Armadak pilotua onik askatzeko konpromiso sendoa du. Agiri baten bidez erantzun die jihadisten aldarrikapenei.

"Jordaniarrak errespetatzen eta baloratzen ditugun bazkideak dira, eta bertako pilotuek eta langileek lan ikaragarria egin dute kanpaina honetan zehar", esan du, Estatu Batuek jihadismoaren aurka gidatzen duten operazioaz hitz eginez.

Komandante militarrak Estatu Islamikoaren ekintzak gaitzetsi, eta esan du AEBk ez duela onartuko aire-istripu hau erabiltzeko saiakerarik. Armadak esan duenez, frogak daude istripua izan dela baieztatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gaurko titularrak Albisteak Siria albisteak gaur Azken ordukoa Jordanian Bahiketak argazkiak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa Ekialde Hurbila