Mundua -

NBE-REN ARABERA

200.000 lagunetik gora hil dira Siriako gerra zibilean

Gatazka horretan hil diren pertsonen kopurua txosten berezi batean zehaztuko du NBEk etorkizunean.

Siria erasoak
Siria erasoak
Siria erasoak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

200.000 lagunetik gora hil dira Siriako gerra zibilean, gaur Nazio Batuen Erakundeak (NBE) jakitera eman duenez. Gatazka horretan hil diren pertsonen kopurua zehatzago jasoko du NBEk datozen hilabeteetan argitaratuko duen txosten batean.

“Oraindik ez dakigu emaitza zein izango den, baina 2011ko martxoan Siriako Gobernuko segurtasun indarrek manifestari bat hil zutenetik 200.000 pertsona baino gehiago hil direla aurreratu dezakegu”, azaldu du Zeid Ra’ad Al Husein NBEko Giza Eskubideen goi-ordezkariak.

Estatistika horretaz gain, NBEk Irakeko gatazkan hil diren pertsonen kopurua ere aztertuko du datozen asteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Gerra Siria NBE Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Siria gaur