Mundua -
Plan bateratua
AEBek eta Arabiako herriek Estatu Islamikoaren aurkako plana egin dute
Estatu Batuek eta Ekialde Ertaineko hamar herrialdek mundu mailako estrategia adostu dute terrorismoaren aurka egiteko, ez Iraken eta Sirian bakarrik, baita nagusi den leku guztietan ere.
Erredakzioa
AEBek eta Ekialde Ertaineko hamar herrialdek mundu mailako estrategia adostu dute terrorismoaren aurka egiteko, ez Iraken eta Sirian bakarrik, baita presente dagoen leku guztietan ere. Erabaki hori Yedako goi-bileran hartu dute, Estatu Islamikoaren aurkako borroka koordinatzeko.
John Kerry AEBetako Estatu idazkariarekin batera emandako prentsaurrekoan, Sauld al Faisal Kanpo arazoetako ministroak esan du estrategiak ez dituela irtenbide militarrak soilik hartzen, baita segurtasun, politika, ekonomia, inteligentzia eta borroka neurriak ere, ideologia erradikalen aurka.
Kerryk adierazi duenez, Arabiako herrialdeek paper garrantzitsua jokatuko dute Estatu Islamikoaren aurkako nazioarteko koalizioan.
Kerryren hitzetan, oraingoz, nazioarteko koalizioko kideetako bat berak ere ez du aurreikusi tropak bidaltzea.
Barack Obama AEBetako presidenteak asteazken honetan eman zuen ezagutzera Estatu Islamikoaren aurkako estrategia. Abuztuaren 8tik bonbardaketan dira Iraken nagusi, baina aire-erasoak Siriara zabalduko direla iragarri zuen.