Mundua -

NATO-ren goi-bilera

NATOk Ukraina ezegonkortzea egotzi dio Putini,bake plana eskaini arren

Ukrainako mugetatik soldaduak erretiratzea, armen eta borrokalarien joan-etorria etetea, milizianoei babesa emateari uztea eta bake prozesuan inplikatzea.

Anders Fogh Rasmussen NATOren idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Anders Fogh Rasmussen NATOren idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Estatu Islamikoa borrokatzeko beharra azaldu du Rasmussenek

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukrainako gatazka konpontzeko bake plana iragarri arren, Ukraina ekialdea ezegonkortzea egotzi dio Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak Vladimir Putin Errusiako presidenteari.

"Bake planaren harira, Ukrainako krisiari konponbide baketsua aurkitzeko ahalegin guztiak goresten ditugu. Hori esanda, ordea, lekuan bertan gertatzen ari denak balio du. Zoritxarrez, Errusiak Ukraina ekialdearen ezegonkortzean inplikazioa izaten jarraitzen duela nabari dugu." adierazi du Rasmussenek Galeseko Newport hirian gaur biharretan egingo den goi-bilera hasi aurretik.

Rasmussenek salatu duenez, "Errusia Ukrainari eraso egiten ari da"eta, hori dela eta, Ukrainako mugetatik soldaduak erretiratzea, armen eta borrokalarien joan-etorria etetea, milizianoei babesa emateari uztea eta prozesu politiko eraikitzailean inplikatzea eskatu dio Errusiari. "Ukraina ekialdeko gatazkari konponbide baketsua ematea erraztuko luke", gaineratu du.

NATOk Ukrainari buruzko adierazpen bateratua onartuko du

Ukrainak armak eskatu dizkie aliatuei herrialdearen ekialdean errusiazaleekin dituen borroketarako. Aliatuek Ukraina laguntzeko pauso bat gehiago emateko tarterik badagoen galdetuta, aliatuek Petro Poroxenko Ukrainako presidentearekin NATOren eta Ukrainaren arteko lankidetza eta asoziazioa indartzeko adierazpen bateratua adostuko dutela iragarri du. Horrez gain, NATOk logistika, aginte, kontrol, ziberdefentsa alorretarako eta militarrei laguntza eskaintzeko diru-laguntzak iragartzea aurreikusten da.

Frantzia eta Alemania Ukrainari armak ematearen kontra daude, kalterako izango dela argudiatuta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Ukraina Errusia berriak Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra