Mundua -
Indarkeria nagusi
850.000 desplazamendu hilabetean Iraken, jihadisten aurrerapenagatik
1,6 milioi pertsonak baino gehiagok utzi dute etxea urtarriletik, indarkeriaren ondorioz, Nazioarteko Migrazio Erakundeak azaldu duenez.
Erredakzioa
Iraken Estatu Islamiar taldearen aurrerapena 850.000 pertsona lekuz aldatu beharra eragin du, Nazioarteko Migrazio Erakundeak ostiral honetan jakitera eman duenez.
Urtarriletik hona 1,6 milioi pertsonak baino gehiagok utzi dute etxea indarkeriaren ondorioz, erakundearen arabera.
Lekualdatutako pertsonak 1.577 lekutan jarri dira, Anbarren eta Niniven gatazka armatua larritu ostean.
“Horrelako zenbakiak epe luzeko krisi baten hizpide dira, askoz ere jende gehiago egon daiteke ezinbesteko laguntza behar duena bizia salbatzeko”, esan du erakundeko koordinatzaileak Iraken, ohar batean.
Kurdistanera iristen diren pertsona askok aste askoz edota hilabetez beste leku batera ihes egin dutela azaldu du. Horrek iristen diren egoera larria azaltzen duela azpimarratu du.
Lekuz aldatzen diren pertsona gehienak elizetan, meskitetan, eskoletan, parkeetan eta obra-eraikinetan bizi dira, ez urik ezta elektrizitaterik gabe.