Mundua -

Independentziaren urteurrena

Poroxenko: 'Ukrainak babesteko ahalmena duela erakutsi du'

Ukrainako presidenteak iragarri du 4.000 milioi dolar bideratuko dituela Armada berritzeko.

Petro Poroxenko Angela Merkel Alemaniako kantzillerrarekin elkartu zen atzo Kieven. Argazkia: EFE
Petro Poroxenko Angela Merkel Alemaniako kantzillerrarekin elkartu zen atzo Kieven. Argazkia: EFE
Petro Poroxenko Angela Merkel Alemaniako kantzillerrarekin elkartu zen atzo Kieven. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ukrainak babesteko ahalmena duela erakutsi du", hala adierazi du Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak herrialdearen independentziaren 23. urteurrenaren harira egindako hitzaldian.

Herrialdearen ekialdeko gatazka ere hizpide izan du, eta Ukrainari gerra kanpotik inposatu zaiola salatu du. Dena dela, borroka Ukrainak irabaziko duela nabarmendu du.

"Azken sei hilabeteetan, borroka gogorren ondotik, Ukrainako Armada jaio da", adierazi du Petro Poroxenkok. Ukrainako presidentearen esanetan, gatazka horretan Ukrainako Armada abstraktu izateari utzi dio eta edukiz bete da.

"Armadan dirua aurrezten duenak besteen armada elikatuko du", adierazi du Poroxenkok. Halaber, Armada berritzeko 4.000 milioi dolar bideratuko dituztela iragarri du.

Bestalde, Ukraina ekialdeko gatazkan eskainitako babesa eskertu dio nazioarteari: "Europar Batasuna, AEB, eta mundu osoa dago gurekin: Kanadatik hasi eta Australiaraino".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Ukraina gaur Errusia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra