Mundua -

Siriako gatazka

Gutxienez 191.369 pertsona hil dira Siriako gatazkan, NBEren arabera

Iazko datuekin alderatuta, bikoiztu egin dira aurten hildakoak. Gutxienez 8.803 haur hil dira Siriako gatazkan; horietatik 2.165, hamar urtetik beherakoak.

Gutxienez 191.369 pertsona hil dira Siriako Gatazkan. Argazkia: EFE
Gutxienez 191.369 pertsona hil dira Siriako Gatazkan
Gutxienez 191.369 pertsona hil dira Siriako Gatazkan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak ostiral honetan jakitera eman duenez, apirilera bitartean gutxienez 191.369 pertsona hil dira Siriako gatazkan.

Horren arabera, kopurua handiagoa izan liteke, zenbait kasutan baieztatzeko osagaiak falta direlako eta gaztazkan hildako asko, gainera, ezin izan direlako dokumentatu.

NBEren txostenak argi uzten du "kopuru hori 2011ko martxoa eta 2014ko apirilera bitartean izan diren hilketen gutxiengoa" dela, eta azken hilabeteetako hildakoak ez dituela biltzen.

Iazko urteko datuekin alderatuta, bikoiztu egin dira aurten hildakoak. Gutxienez 8.803 haur hil dira Siriako gatazkan; horietatik 2.165, hamar urtetik beherakoak dira, gainera.

Ikerketaren arabera, talde armatuak eta Siriako Gobernuko segurtasun indarrak aurrez aurre jartzen dituen gatazkan, hildakoen % 85 gizonezkoak dira, baina txostenak ez ditu bereizi herritarrak zibilak eta borrokalariak.

Gehienak (39.393) Damasko inguruan hil dira, baina Alepo, Homs, Idlib, Dara eta Hama hiriak ere ageri dira zerrenda horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa NBE argazkiak Gaurko titularrak Albisteak Siria albisteak gaur