Mundua -
Ukraina
Ukrainak errusiarren auto militarren sartu-irten berriak salatu ditu
Beste aldetik, Moskuk eta Kievek batzar bat egingo dute Alemaniako gobernuak eginiko gonbita onartu ostean. Modu horretan, Ukrainan izaten ari den biolentziari amaiera ematen saiatuko dira.
Erredakzioa
Ukrainako buruzagiek gaur goizaldean gertatu den errusiar zutabe militar baten sartu-irten berri bat salatu dute. Azaldu dutenaren arabera, ‘Grad’ izeneko misilak jaurtitzeko ahalmena duten hiru kamioi izan dira ukrainar lurraldera igaro direnak. Misil horiek 15 hektarea suntsitzeko gaitasuna daukate.
Nazio Segurtasunerako eta Defentsarako Batzordearen ordezkariak, Andrei Lisenkok, ziurtatu du hiru kamioiek muga gainditu eta Nizhni Nagolchik izeneko herrira abiatu direla, Lugansk eskualdean.
"Errusiar Federaziotik kanoikadak jaurtitzen jarriatzen dute. Horrela, 15:10etik 15:50era Luzhki herriko postu militarra tirokatu zuten Novoselovka herri errusiarretik", adierazi du Lisenkok.
Batzarra Berlinen
Beste aldetik, Moskuk eta Kievek batzar bat egingo dute Alemaniako gobernuak eginiko gonbita onartu ostean. Modu horretan, Ukrainan izaten ari den biolentziari amaiera ematen saiatuko dira.
Batzarrean bi herrialdeetako atzerri ministroak jesarriko dira. Alde batetik Serguei Lavrov Errusiako buruzagia izango da, eta, bestetik, Pavlo Klimkin ukrainarra. Bitartekari, berriz, Frank-Walter Steinmeier eta Laurent Fabius homologo alemaniarra eta frantziarra izango dira.
Errusiako, Ukrainako eta Frantziako ministroak gonbidatu ditut Berlinera, krisiaren aurrean hartu daitezkeen bide ezberdinak aztertzeko helburuarekin”, adierazi du gaur ministroak Bild am Sonntag egunkariari eskainitako elkarrizketa batean.
Gurutze Gorria hasi da laguntza humanitarioa aztertzen
Gurutze Gorriko ordezkariak hasi dira Ukraina eta Errusiaren arteko mugan dagoen laguntza humanitarioa aztertzen. 262 kamioi errusiarrak Ukrainako ekialdea dute helburu.
"Pascual Kutta Gurutze Gorriko ordezkariak umeentzako elikagaiak dituen kamioi bat aztertzen aritu da, eta iraungitze data zuzen dagoela baieztatu du", azaldu du laguntza humanitarioa Errusiatik Ukrainara eramateko ardura daukan enpresako ordezkari batek.
"Pascal Kuttari azaldu diote umeentzako elikagaiak dituen kamioia irteten lehenetarikoa izan beharko lukeela, ez baitu hozkailurik eta egunotan Rostov eskualdean egiten duten 40 graduek produktua kaltetu dezaketelako", azaldu du aurrez aipatutako garraio enpresako ordezkariak.