Mundua -

Irak

AEBk eta kurduek orain arteko erasorik gogorrena abiatu dute Iraken

Estatu Islamiarreko (EI) jihadistek 80 jazidista hil dituzte, ustez, Irakeko iparraldeko Sinyar hirian, eta, ia aldi berean, AEBek eta tropa kurduek EI-ko 28 soldadu hil dituzte Mosulen.

Kurduak
Kurduak
Islamistek jazidi erlijioko 80 kurdu hil dituzte

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBeko hegazkinek eta tropa kurduek Estatu Islamiarraren aurkako orain arteko ofentsibarik handiena abiatu dute Mosul hiri estrategikoko urtegia eta inguruak berreskuratu asmoz.

Hegazkin estatubatuarren erasoaldia goizaldean hasi da, iturri ezberdinen arabera. Bitartean, tropa kurduek lurrez jarraitu zuten erasoaldia. “Hurrengo orduetan aurrerapen garrantzitsuak izango dira, eta Mosuleko urtegia [herrialdeko handiena] berreskuratuko dugu”, azaldu du Abdelrahman Kurini kapitain kurduak.

Islama besarkatzera behartuak

Estatu Islamiarreko (EI) jihadistek 80 jazidista hil dituzte, ustez, Irakeko iparraldeko Sinyar hiri inguruan, jazidistak islama besarkatzera behartu eta azken horiek hori egitea ukatu ostean. Ia aldi berean, AEBek eta tropa kurduek Estatu Islamiarreko (EI) 28 soldadu hil dituzte Mosuleko urtegi inguruan, Irak iparraldean.

80 jazidistak Ahmed Yasua jekearen etxera eraman zituzten, Mosuletik 90 kilometrotara dagoen Kuyua herrixkara, hain zuzen. Jihadistek islama besarkatzera behartu zituzten, baina hori egitera uko egin eta bertan akatu zituzten, Kafah Mahmud al Sinyari kazetari eta lekukoak azaldu duenez.

Bigarren aldia da EIko soldaduek horrelako zerbait egiten dutena. Joan den astean 77 pertsona hil zituzten beren fedeaz arnegatzea ukatzeagatik. Horien artean 33 emakume eta ume bat zeuden.

"EIk hiru milioi doar irabazten ditu egunero"

Masud Barzani, Irakeko eskualde kurduaren presidenteak armaz hornitzea eta Estatu Islamiarreko (EI) jihadisten finantziazio iturriak itotzea eskatu die Mendebaldeko herrialdeei.

Estatu Islamiarrak hiru milioi dolar irabazten ditu egunero estortzio eta lapurreten bitartez”, adierazi du Barzanik “Focus” astekari alemaniarrean. Horrez gain, azaldu du Mosul eta Tikirt hirietako banku nazionaletan eginiko erasoetan 1.000 milioi dólar gehiago lortu dituztela.

Barzanik Frank-Walter Steinmeier Alemaniako Atzerriko Gaien ministroarekin batzartzeko asmoa du azken hori Iraken dagoen bitartean.

Armak eta munizioa jasotzeko beharra

Aldi berean, jihadisten aurka egiteko armak eta munizioa jasotzeko beharra aldarrikatu du berriz ere: “Ez dugu atzerritar troparik behar. Baditugu soldadu adoretsu nahikoak, baina arma berri eta eraginkorrak behar ditugu”, azaldu du presidenteak.

Steinmeier larunbat honetan iritsi da Irakera, Bruselan ospatutako Europako Batasuneko Atzerri Ministroen batzarraren ostean. Angela Merkel Alemaniako lehen ministroak eskatu dio Irakeko Al Abadi lehen ministro berriari herrialdea batuko duen gobernu bat eratu dezala, Irakek bere gain dituen erronkei aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Estatu islamiarra berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Irakeko albisteak Ekialde Hurbila