Mundua -
Sinyar mendian
Irakeko kurduek bi hiri berreskuratu dituzte AEBen laguntzarekin
Ameriketako Estatu Batuek bonbardaketa sorta berri bat egin du Estatu Islamiarraren kontra, Iraken iparraldean, Kurdistanen bizi diren minoriak babesteko.
Erredakzioa
Emaitza ona eman die 'Peshmerga' kurduei Irakeko iparraldean dauden jihadisten aurka egin duten kontraerasoak, estrategikotzat jotzen duten bi hiri berreskuratu baitituzte AEBtako Armadaren laguntzarekin.
Irakeko Kurdistanekin mugan dauden Gwer eta Majmur hiriak kurduen kontrolpean daude gaurtik, tropa estatubatuarretako hegazkinek bi egunez erasotu ostean. Airezko eraso horiek lurretik sartzea erraztu zieten kurduei.Bonbardaketak
Irak iparraldean
Ameriketako Estatu Batuek bonbardaketa sorta berri bat egin du Estatu Islamiarraren kontra, Iraken iparraldean, Kurdistanen bizi diren minoriak babesteko, Pentagonoaren bertsioaren arabera.
Lehenengo erasoa 15:20ean GMT (17:20 Euskadin) izan zen, piloturik gabeko hegazkinekin eta gerra-hegazkin arruntekin egindakoa, Ekialde Hurbilean dagoen AEBko Komando Zentralaren esanetan.
Bonbardaketa horren helburua yazidiarren kontra egiten ari ziren blindatuak suntsitzea zen, Sinyar mendiaren inguruetan, eta ibilgailuetako bat jo zuten.
Ibilgailu blindatuen aurkako erasoak
Handik 20 minutura, oldarraldi ezberdin batean, hegazkin estatubatuar batek bi ibilgailu blindaturen kontra bonbak jaurti eta suntsitu zituen, aipatutako iturriak zehaztu duenez.
Gainera, hirugarren erasoaldia 19:00etan GMT (21:00etan Euskadin) gertatu da, AEBko hegazkin batek azken ibilgailu blindatua suntsitu duenean.