Mundua -

Operazioa Iraken

Obamak ohartarazi du AEB ez dela 'Irakeko Aire Indarra' izango

Washingtonek esan duenez, Iraken dauden estatubatuarrak eta Estatu Islamiarrak setiatutako minoriak babesteko abiarazi ditu aireko erasoaldiak.

AEBko hegazkinak, Pertsiar Golkoan, Irakerantz abiatu aurretik. Irudia: Efe
AEBko hegazkinak, Pertsiar Golkoan, Irakerantz abiatu aurretik. Irudia: Efe
AEBko hegazkinak, Pertsiar Golkoan, Irakerantz abiatu aurretik. Irudia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak ohartarazi duenez, nahiz eta azken orduotan Estatu Islamiarra talde suniaren kontrako bonbardaketak egin, AEBk ez du "Irakeko Aire Indarra" izateko inolako asmorik.

Ipar Ameriketako Abiazioak, Obamak aginduta, ostiralean berrabiarazi zituen aireko erasoak, Iraken. Washingtonek esan du bere helburu bakarra Iraken dauden estatubatuarrak eta Estatu Islamiarrak setiatutako minoriak babestea dela.

Horren ildotik, Obamak The New York Times egunkariak egindako elkarrizketa batean jihadistak geldiarazteko "interes estrategikoa" dutela berretsi du. "Ez diegu utziko kaliferria sortzen Sirian eta Iraken", miliziak aginte bakarrean kontrolatu nahi omen dituelako bi herrialdeok.

AEBko presidentearen esanetan, Estatu Islamiarra geldiarazteko, AEBk laguntza beharko dute. "Bertan hutsunea betetzeko gai diren aliatuak izatekotan egin ahalko dugu", zehaztu du.

Obamak, atzoko erasoen aginduaren ostean, Iraken esku hartzea jarraian agindu duen laugarren presidentea da. Halere, argitu duenez, Estatu Batuek ez dute "Irakeko Aire Indarra" bihurtzeko asmorik, eta bertako buruzagiei ohartarazi diete "zaldunek" ez dutela "erreskaterik egingo".

"Oso eraginkorrak"

Irakeko Iparraldean Amerikako Estatu Batuek egindako bonbardaketak "oso eraginkorrak" izan dira, Hoshiyar Zebari Irakeko Kanpo Arazoetarako ministro kurduaren arabera.

Prentsaurreko batean Zebarik jakinarazi duenez, ostiralean Erbil -Kurdistango hiriburua- inguruan bonbardaketak hasi zirenetik, "giroa erabat aldatu da" eta "peshmergak" (tropa kurduak) erasokor daude.

Gainera, Zebaren esanetan, bonbardaketen helburua terroristen eraginkortasuna gutxitu eta helburu estrategikoak lortzea da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Ameriketako Estatu Batuak albisteak Barack Obama Estatu Islamikoa Eguneko albisteak Eguneko albisteak Irakeko albisteak Ekialde Hurbileko albisteak