Mundua -

Gatazka

Errusiak korridore humanitarioa zabaldu die 400 bat soldaduri

Ukrainako soldaduak Matveiev Kurganeko muga-pasabidera eramango dituzte, eta bertatik Ukrainara pasatuko dira.

Ukrainako soldaduak atseden hartzen, Slaviansk-en. Irudia: Efe
Ukrainako soldaduak atseden hartzen, Slaviansk-en. Irudia: Efe
Ukrainako soldaduak atseden hartzen, Slaviansk-en. Irudia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak korridore humanitario bat zabaldu die Ukrainako 400 soldaduri baino gehiagori, eta lurralde errusiarrean sartzea baimendu die, Rostov Errusiako Eskualdeko Muga Departamentuak esan duenez.

"Korridore humanitarioa zabaltzeko eskaera bart jaso dugu. Mugako zaindariek zabaldu zuten eta Armada ukrainarreko 438 kide baino gehiagori igarotzen utzi zieten", Vasili Malaiev Mugen Departamentuko bozeramaleak Interfax albiste agentziari esan dionez.

Gainera, zehaztu duenaren arabera, muga igaro zutenen artean Ukrainako mugako 160 zaindari baino gehiago daude.

Malaieven esanetan, Ukrainako soldaduak Matveiev Kurganeko muga-pasabidera eramango dituzte, eta bertatik Ukrainara pasatuko dira.

Rostov eskualde errusiarra Luhansk eta Donetsk Ukrainako eskualdeen ondoan dago. Azken bi horietan gatazka odoltsuak izan dira azken boladan errusiazaleen eta Kieveko Gobernuko indarren artean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Ukraina albisteak Errusia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra gaur