Mundua -

Malaysiako hegazkina

Merkel eta Putin harremanetan, istripuaren gaineko ikerketa bermatzeko

Bestalde, Errusiazaleek Donetseko gorputegitik 38 hilotz lapurtu dituztela salatu du Kievek.

Ukraina hegazkina
Ukraina hegazkina
Ikuskatzaileak ezin izan dira hegazkina erori zen lekura sartu

2:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak Vladimir Putin Errusiako presidentearekin hitz egin du gaur, larunbata, Malaysiako hegazkinak istripua izan zuen lekuan ikerketa bat egiteko beharraz, eta Ukraina ekialdeko Errusiazaleen eremuan esku hartzeko eskatu dio.

Georg Streiter Berlingo Gabernuko bozeramaleordearen esanetan, Merkel eta Putin ados daude Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeko kideek ikerketa egiteko istripua izan zen lekura heltzea ezinbestekoa dela.

Gainera, Putinen eta Merkelen iritzian, Nazioarteko Harremanetarako Taldea (Ukrainak, Errusiak eta Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeko kideek osatuta) lehenbailehen bildu behar da, su-etena adosteko.

Aipatutako iturriaren arabera, kantzillerrak ahalik eta arinen Eurrisiazaleen eremuan esku hartzeko eskatu dio Putini, ikerketa egitea ahalbidetzeko eta ezbeharraren nondik norakoak argitzeko; baita biktimen gorpuak erreskatatzeko ere.

Atzo, Merkelek Barack Obama AEBko presidentearekin hitz egin zuen, eta Etxe Zuriaren arabera, biek azpimarratu zuten Ukrainan istripua izan zuen hegazkinaren zantzuek "ukitu barik" egon behar dutela.

Oztopoak

Malasiako hegazkinak istripua izan zuen lekura heldu diren Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeko adituek, bertan dauden Errusiazaleek jarritako oztopoak salatu dituzte.

"Lan egiten uzten ez badidazue (Oleksandr) Borodairi -Eurrsiazaleen liderra- luzatuko diot nire protesta", esan dio Alex Hug Europako Erakundeko buruak milizien komandante bati.

Istripua izan den lekura heldu direnean, Donetsken (Gravovo herrian), Hugek eztabaida sutsua izan du zenbait milizianorekin, Borodaik askatasun osoz jardutea baimendu duela ulertarazteko.

Izan ere, Donetsk probintzia kontrolpean duten Errusiaren aldeko erreboltariek hegazkina istripua izan zuen lekuan 20 kilometro koadroko eremu batean sartzea baimendu dute, biktimak erreskatatu eta gertatutakoa ikertu ahal izateko.

Ukrainako, Errusiako eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeko ordezkariek osatutako Harremanetarako Taldeak adostu du eremua ahalbidetzea, eta hala jakinarazi du bart Errusiazaleekin Kievetik egindako bideokonferentzia batean, Valentin Nalivaichenko Ukrainako segurtasun zerbitzuen buruak zabaldu duenez.

"Hiru aldetako negoziazioetan 20 kilometroko koadroko eremu bat ahalbidetzea adostu da, Ukrainak lan humanitarioa egin dezan, gorpuak erreskatatu eta senideei bidali", esan du Nallivaichenkok.

Gorpuen lapurreta

MH17 hegaldiaren gaineko ikerketa oztopatzea eta Donetseko gorputegitik 38 gorpu ostea leporatu die Ukrainako Gobernuak Errusiazaleei, Kieveko agintariek zabaldutako ohar baten arabera. Kieven esanetan, gorpuak lapurtu dituztenek "doinu errusiar nabaria" dute. ""Autopsiak" egingo dituzten "adituak" direla argudiatu dute hilotzak eramateko.Horrez gain, Urkainako agintariek salatu dutenez, Errusiazaleak "ibilgailu handien bil ari dira, gorpuak garraiatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Ukraina azken orduko Errusia berriak Vladímir Putin albisteak Angela Merkel Hegazkin istripuak gaur Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra