Mundua -

Gerra Ukrainan

Errusia larrialdi-egoeran dago, Ukrainako errefuxiatu kopuruagatik

Bestalde, Gobernuko indarren eta errusiazale separatisten arteko gatazka armatuak Ukraina ekialdean 478 zibil hiltzea eragin du hiru hilabeteetan.

Errefuxiatuak errusiazaleen eta Ukrainako Armadarenarteko borroketatik ihesi doaz. Efe.
Errefuxiatuak errusiazaleen eta Ukrainako Armadarenarteko borroketatik ihesi doaz. Efe.
Errefuxiatuak errusiazaleen eta Ukrainako Armadarenarteko borroketatik ihesi doaz. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako agintariek larrialdi-egoera ezarri dute hegoaldeko sei lurraldetan, Ukrainatik iristen ari den errefuxiatu kopuruaren ondorioz.

"Rostoven, Volgograden, Astrakhanen, Stavropolen, Kalmukia errepublikan eta Sebastopol hirian ere larrialdi-egoera ezarri dugu", adierazi du Vladimir Artamonoc Errusiako Larrialdietarako ministroordea, Parlamentuko Goi-Ganberan egindako bileran.

Belgorod eta Voronezh aldean (Europatik gertuen dauden Errusiako lurraldeak), berriz, alertan daude, errefuxiatuen zain.

Larrialdietarako Ministerioak aire-zubiak antolatu ditu, mugan biltzen ari diren errefuxiatu ukrainarrak garraiatzeko.

306 errefuxiatu-eremu

Behin-behineko 306 errefuxiatu eremuetan 19.800 pertsona daudela adierazi zuen asteazkenean Ministerioak. Gainera, Ukrainatik etorritako 127 pertsonak osasun asistentzia jaso dute Donetsk hirian dagoen ospitale mugikorrean.

Errusiako Migrazio Zerbitzu Federalaren arabera, Ukrainatik iritsitako pertsonen kopuruak gora egin du Ukrainako Armadak uztailaren 1ean matxinoen kontrako erasoaldiari berriro ekin zionetik.

Bostehun bat pertsona hil dira Ukraina ekialdean

Gobernuko indarren eta errusiazale separatisten arteko gatazka armatuak Ukraina ekialdean 478 zibil hiltzea eragin du hiru hilabeteetan, Ukrainako Osasun Ministerioak ostegun honetan jakitera eman duenez.

“478 pertsona hil dira, horietan artean 30 emakume eta zazpi haur. Herritar zibilak dira”, esan du Vasili Lazorishinets Osasun ministrordeak prentsaurrekoan.

Halaber, “1.392 pertsona, horien artean 104 emakume eta 124 haur zauritu dira”, gaineratu du ministrordeak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Ukraina albisteak Errusia albisteak Gaurko titularrak Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa