Mundua -
Bake plana
Ukrainako Gobernuak aste bateko su-etena iragarri du
Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak gaur aurkeztu du herrialdeko hego-ekialdeko eskualdeei begira diseinatutako bake plana.
Erredakzioa
Ukrainako Gobernuak ostiral honetan hasita eta datorren ekainaren 27ra bitartean su-etena mantenduko du, Barne Ministerioak jakitera eman duenez. Errusiazaleen aurkako borrokek etenaldia izango dute.
Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak ostiral honetan aurkeztu du herrialdeko hego-ekialdeko eskualdeei begira diseinatutako bake plana.
“Ukrainako Armada, su-etena!”, esan die Poroxenkok Armadako ofizialei, ekialdean “terrorismoaren aurkako operazioko” koordinazio-zentrora egindako bisitan.
“Baina horrek ez du esan nahi ez dugula erantzungo Armadari eraso egiten badiote. Geure eskuetan dagoen guztia egingo dugu Estatuko lurraldea defendatzeko”, promestu du mandatariak. Kargua ekainaren 7an hartu zuen, maiatzaren 25eko hauteskundeetan hautatu ostean.
Poroxenkok azaldu duenez, su-etenak formalki eeskualdearentzako bake plana egitea ahalbidetuko dio.
Barne Ministerioak lehen Poroxenkok su-etenaren berri emango zuela iragarri du “terroristek armak utzi ahal izateko”. “Hori egiten ez dutenak kendu egingo dira”, ohartarazi du ministerioak.