Mundua -
Ukrainako gatazka
Poroxenkok alde bakarreko su-etena emango du Ukrainan
Su-etenak gutxi iraungo omen du, eta tarte horretan legez kanpoko indar armatuek armak utzi beharko dituzte, eta herrialdetik joan nahi dutenei joaten utziko diete.
Erredakzioa
Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak iragarri du alde bakarreko su-etena emango duela. Armada eta indar armatu errusiazaleak Ukraina hego-ekialdean izaten ari diren borrokak gelditzeko asmoz abiatutako planaren barruan kokatu du neurria.
"Plana alde bakarreko su-eten aginduarekin hasiko da", adierazi du agintari ukrainarrak hedabideen aurrean.
Poroxenkok azaldu duenez, su-etenak gutxi iraungo du, eta tarte horretan legez kanpoko indar armatuek armak utzi beharko dituzte eta herrialdetik joan nahi dutenei joaten utziko diete.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea