Mundua -

Krisia Ukrainan

Errusiazaleek Lugansken 24 ordutan 100 pertsona hil direla esan dute

Slaviansken, persona bat hil eta hainbat zauritu dira, Ukrainako armadaren bonbardaketa baten ondorioz.

Slaviansk Ukraina
Slaviansk Ukraina
Slaviansk Ukraina

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun pertsona inguru hil dira, militarrak nahiz zibilak, azken 24 orduetan Lugansk eskualdeko Schastie herrian izandako borroketan, errusiazaleek jakinarazi dutenez.

Schastie eskualdeko hiriburuaren kanpoaldean dago, eta Ukrainako Guardia Nazionalak matxinatuen eskuetatik askatu zuen atzo, Luganskera bidean. Milioi erdi biztanle dituen Lugansk hiria da errusiazaleen gotorleku nagusia.

Eskualdeko zonalde zabal batean, hiriburua barne, bi aldeen arteko borroka gogorrak bizi dira azken asteetan.

Hildako bat eta hainbat zauritu Slaviansken

Gutxienez pertsona bat hil da eta beste hainbat zauritu dira gauean, ekialdeko Slaviansk hirian Ukrainako armadak egindako bonbardaketa batean, Itar-Tass informazio agentzia errusiarrak milizia separatisten eskutik jakin izan duenez.

Obusek gehien kaltetu dituzten zonaldeak Semionovka eta Cherevkovka izan dira. Gainera, Slaviansk osoan argindarrik eta urik gabe jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Ukraina Errusia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa