Mundua -

Ukraina

Separatistek Poroxenko baztertu eta borrokan jarraituko dute

Autodeterminazio eskubidea onartu arte borrokan jarraitzeko asmoa agertu dute. Luganksen, Poroxenkoren aurkako 200 pertsona bildu dira manifestazio batean.

Loreak utzi dituzte Lugansken, astelehenean hildakoen omenez. EFE
Loreak Lugansken
Loreak utzi dituzte Lugansken, astelehenean hildakoen omenez. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukraina ekialdeko Errusiaren aldeko separatistek gaur bertan izendatutako Petro Poroxenko presidente berria baztertu dute publikoki. Gainera, haien autodeterminazio eskubidea ontzat hartu arte borrokan jarraituko dutela adierazi dute.

"Bi bandoetako batek armak uztea eta errendizioa ematea da benetan nahi dutena, eta hori ez da gertatuko", adierazi du Fiodor Berezin bozeramaile errebeldeak, Donetskeko Herri Errepublika izendatu dutenetik. "Gure lurretan Ukrainako tropak dauden bitartean, Poroxenkok menpean izan nahi gaituela esan nahi du", adierazi du Berezinek.

Donetsk eta Luhansk erregioetako milizia separatisten aurka, "terrorismoaren aurkako operazioa" deitua jarri du abian Ukrainako Gobernuak. Erasoak, baina, areagotu egin dira maiatzaren 25ean Poroxenko presidente hautatu zutenetik.

Luhanksen, 200 pertsona inguru bildu dira Poroxenkoren aurkako manifestazioan, eta loreak utzi dituzte espaloian, astelehenean hil ziren zortzi pertsonen omenez. Ustez, Ukrainako hegazkinek tokiko gobernuaren egoitzara jaurtitako bonben ondorioz hil ziren. Kieven arabera, ordea, leherketa separatistak zeuden eraikin barruan izan zen.

"Gure gobernua Estatu Batuen aginduetara dago. Poroxenko, hori gelditzeko eskatzen dizugu. ¿Odol isuriak nahi al dituzu?", adierazi du protestan bildutako manifestari batek. "Ukrainarrek hautatu dute Poroxenko, eta horrekin bizi beharko dute. Gure errepublikari dagokionez, ez daukagu harreman diplomatikorik Ukrainarekin", esan du, bestalde, Valeri Bolotov Luhanskeko Herri Errepublika autoizendatuaren gobernatzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Ukraina azken orduko Errusia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra gaur