Mundua -

G7-aren bilera

G7ko buruek balizko zigor berriez ohartaraziko dute Errusia

Konponbide politikoa lortzen laguntzeko Errusiak jokatzen duen rola azpimarratu du Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak.

G7aren bilera Bruselan. Argazkia: EiTB
G7aren bilera Bruselan. Argazkia: EiTB
Errusia G7aren bileratik kanpo geratu da

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G7a osatzen duten herrialdeetako buruzagiek balizko zigor berriak onartzeko arriskuaz ohartaraziko dute Errusia. Alemaniak, Kanadak, AEBk, Italiak, Japoniak eta Erresuma Batuak osatzen dute G7 taldea, izan ere, behin behinean talde horretatik kanpo utzi dute Errusia.

"Ukrainako krisia hasi zenetik G7ko eta Europar Batasuneko kideek erantzun bateratua eman diote Errusiari" adierazi du Herman Van Rompuy Europar Kontseiluko presidenteak G7 taldeak ostegun honetan Bruselan egindako bileraren ondoren.

"Egoerak eskatzen badu, zigorrak areagotzeko eta neurri gehigarriak hartzeko prest gaude, eta mezu hori emango diote G7ko buruek Vladimir Putin Errusiako presidenteari", azaldu du.

Ukrainako gatazka konpontzeko Errusiak jokatzen duen rola azpimarratu du Van Rompuyk, eta militarrak erretiratzeko eta errusiazaleen armagabetzea bultzatzeko eskatu dio.

Ekainaren 26an eta 27an beste bilera bat egingo dute G7ko kideek Ukrainako egoera aztertzeko.

Putinek G7aren bileraz: 'On egin diezaiela'

Errusiaren parte hartzerik gabe Bruselan egin duten G7aren bileraz galdetuta, ironiaz erantzun die Vladimir Putin Errusiako presidenteak kazetariei: "On egin diezaiela".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Errusia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak G7 goi-bilera Italian Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa