Mundua -

Presidentetzarako bozak

Al-Asadek irabazi ditu Siriako hauteskundeak, ia % 90eko babesarekin

Parte-hartzea % 73,4koa izan da. Oposizioa hauteskundeen kontra agertu da, gerra zibilaren erdian egin direlako.

Bashar al Assad Siriako presidentea. Argazkia: Efe
Bashar al Assad Siriako presidentea.
Bashar al Assad Siriako presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed al Laham Siriako Parlamentuko presidenteak astearteko hauteskundeen irabazle izendatu du Baxar al-Asad Siriako presidentea, botoen % 88,7ko babesarekin.

"Baxar Hafez al-Asad garaile deklaratzen dut botoen gehiengo absolutuarekin Siriako Arabiar Errepublikako presidente izan dadin", adierazi du Al Lahamek, telebistan zabaldutako mezu batean.

Horren aurretik, Auzitegi Konstituzionalak esan du hauteskundeetako parte-hartzea % 73,4koa izan dela; izan ere, 11,63 milioi boto zenbatu dituzte.

Baxar al-Asaden kontrakoak hauteskundeen aurka agertu dira, iruzurra direlakoan eta Al-Asadek benetako aurkaririk ez duelakoan. Hasan al-Nuri ministro ohiak botoen % 4,3 eskuratu ditu eta Maher al-Haijarrek botoen % 3,2 (boto baliogabeen azpitik).

Gainera, bozek zilegitasunik ez dutela salatu dute, gerra zibilaren erdian egin direlako. Oposizioko kideen esanetan, azken hiru urteetan 160.000 pertsona hil dira gerraren ondorioz, eta milioika pertsonak alde egin behar izan dute, errefuxiatu gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Gerra Sirian albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak gaur Siria