Mundua -
SIRIA
2.000 pertsoan inguru hil dira Sirian aurten bonbardaketen eraginez
Siriako Giza Eskubideen Behatokiak azpimarratu duenez, kopuru horren arabera, Alepoko erasoetan egunero batez beste 14 pertsona hiltzen dira.
Erredakzioa
Gutxienez 1.963 pertsona, horietako 567 adingabeak, hil dituzte Baxar al-Asaden erregimenaren hegazkin militarrek Alepon, Siria iparraldeko hirian, egindako bonbardaketen ondorioz, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak zabaldutakoaren arabera.
Biktimen artean 283 emakume eta 1.113 gizon daude, 2014 hasieratik ostegunera arte, horrelako erasoetan hil dituztenak.
Eraso batzuk, lehergaiz betetako upelak jaurtitzen zituzten gobernuko hegazkinek eragin dituzte.
Behatokiak azpimarratu duenez, Alepoko erasoetan egunero batez beste 14 pertsona hiltzen dira.
Gertakari horiek gaitzesteko komunikatuak egin eta prentsaren aurrean salatu beharrean, hilketa horien erantzuleak justiziaren aurrera eramateko eskatu dio gobernuz kanpoko erakundeak nazioarteari.
162.000 pertsona baino gehiago hil dira Sirian 2011n gatazka hasi zenetik, Behatokiaren arabera.
Ekainaren 3an Sirian presidentetarako hauteskundeak egingo dituzte. 2000. urtetik boterean den agintariak, Baxar al-Asadek, aurten ere bere hautagaitza aurkeztu du, hirugarren agintaldia eskuratu nahian.