Mundua -

Ukrainako krisia

Indarkeriak gora egin du Ukrainan hauteskunde kanpainaren amaieran

Azken 48 orduotan dozenaka soldadu ukrainar eta miliziano errusiazale hil dira herrialdearen ekialdean izan diren liskarretan.

Indarkeriak gora egin du Ukrainiako hauteskunde kanpainaren amaieran. EFE.
Indarkeriak gora egin du Ukrainiako hauteskunde kanpainaren amaieran. EFE.
Igandeko hauteskundeen atarian, tentsioa nagusi Ukrainan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainan presidentea aukeratzeko hauteskunde kanpaina itxiko dute gaur, baina azken orduotan indarkeriak gora egin du. Azken 48 orduotan dozenaka soldadu ukrainar eta miliziano errusiazale hil dira herrialdearen ekialdean izan diren liskarretan.

Egun batzuetan lasaitasuna nagusitu bazen ere, ostegunean milizianoek Luhansken erasoa egin ostean, ez dago batere argi hiri horretan bozkatu ahal izango duten. Donetsk eskualdean ere antzera daude, duela aste batzuk bertan eta Luhansk eskualdean independentzia aldarrikatu zutenetik.

Atzo gauean ere erasoak izan ziren, eta gaur goizean oraindik tiroak entzun dira herrigune batzuetan. Sloviansk, Kramatorsk (Donetsk), Lisytxansk (Luhansk) izan dira borroka larrienak jasan dituzten hiriak.

Oleksandr Turtxinov Ukrainako behin-behineko presidenteak "terrorista separatistak" garbitzeko hasitako azken erasoa iragarri ondoren egin du gora indarkeriak.

Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, Donetsk eta Luhansk eskualdeetan hauteslekueen erdiak daude errusiazaleen esku. Ondorioz, zalantzan dago bertan Ukrainako presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin ahalko diren.

Baliteke 3 milioi pertsona bozkatzeko aukera izan gabe geratzea, eta horri azken egunetako operazio militarra batuz gero, baliteke Errusiak hauteskunde horietako emaitzak ez onartzea.

Petro Poroxenko oligarka da hauteskundeak irabazteko hautagai nagusia. Ukrainako pertsona aberatsenetakoa da, eta, besteak beste, errusierari beste estatus bat ematea, eskualde horietan konpetentzia gehiago izatea, Kievek izendatutako gobernariaren izendapena ezeztatzea, erreferendum lokalak egiteko aukera zabaltzea eta Errusiarrekin harremanak normalizatzea izango dituela helburu nagusi agindu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Ukraina albisteak Errusia bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Hauteskundeak gaur Errusia-Ukraina gerra