Mundua -

Gatazka

Ukraina hego-ekialdeko 'zigor operazioa' eteteko eskatu du Errusiak

"Arazoak elkarrizketa baketsuen bidez konpontzeko" eskatu die Moskuk Ukrainako agintariei, Kremlinek jakinarazi duenez.

Ukrainiako soldaduak
Ukrainiako soldaduak
Ukrainiako soldaduak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukraina hego-ekialdeko 'zigor operazioa' eteteko eta tropak lurralde horretatik ateratzeko eskatu dio Moskuk Ukrainari, Kremlinek gaur, astelehena, zabaldu duenez.

"Arazoak elkarrizketa baketsuen bidez konpontzeko" eskatu die Moskuk Ukrainako agintariei, Errusiako Presidentetzak bidalitako ohar baten arabera.

Ukrainako egoera Errusiako Segurtasun Kontseiluan eztabaidatu zuten, Putinek gidatuta.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukrainako muga inguruan dauden indar militarrei atzera egiteko agindu die dagoeneko, Interfax albiste agentzia errusiarrak esandakoaren arabera.

Oraingoz, ez dago argi tropa gutxiago egongo den Ukrainako mugan; izan ere, NATOren esanetan, Errusiak 40.000 soldadu bildu ditu bertan. Aginduak Rostov Don, Belgorod eta Briansk eskualdeetako tropei eragiten die.

Tropek Ukrainako mugatik alde egin zutela iragarri zuen Putinek maiatzaren 7an, baina NATOk eta AEBk esan dute inguru horretan ez duela behera egin militarren kopuruak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Ukraina gaur Errusia argazkiak Gaurko titularrak Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa