Mundua -
Krisia Ukrainan
Ukrainara tropak bidaltzeko asmorik ez duela adierazi du Errusiak
"Ez dugu destakamendurik inora bidaltzeko inolako asmorik", esan du Lavrov Atzerri ministroak Bloomberg agentziari emandako elkarrizketa batean.
Erredakzioa
Serguei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak esan du Errusiak Ukrainara tropak bidaltzeko inolako asmorik.
"Ez dugu destakamendurik inora bidaltzeko inolako asmorik", esan du Atzerri ministroak Bloomberg agentziari emandako elkarrizketa batean.
Ukrainako hego-ekialdean errusieraz hitz egiten duten biztanleak Kieveko Gobernuaren kontra altxatu dira, eta bi lurraldek, Luganskek eta Donetskek, independentzia deklaratu dute.
Bestalde, Lavrovek argi utzi du Ukraina NATOn sartzearen kontra daudela. Azken urteetan, Sobietar Batasuneko hiru errepublika ohi eta Ekialdeko blokeko herrialdeen gehiengoa NATOn sartu dira.
"Ukraina NATON sartzeko ahaleginek eragin negatiboa izango dute Europako segurtasun sisteman eta horren kontra gaude, argi eta garbi. Horretan ez dugu ezkutatzeko ezer", azpimarratu du ministro errusiarrak.
AEBetako mertzenarioak
Beste gai bati helduta, Lavrovek esan du Ukrainan AEBetako mertzenarioak daudela dioten zurrumurruak egia direla susmatzeko arrazoiak dituztela.
Ukrainako hego-ekialdean errusieraz hitz egiten dutenek "ukrainar" deitzea nahi dutela adierazi du Lavrovek, ezta ez "errusiazale edo estatubatuarzale".