Mundua -

Krisia Ukrainan

Obamak eta Merkelek Errusian zigor gehiago izan daitezkeela esan dute

Biek ohartarazi dutenez, Moskuri ezarritako zigorrak zabaltzea "halabeharrezkoa" izango da, maiatzaren 25ean Ukrainako hauteskundeak egitea "etetea" badu.

Barack Obama AEBetako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra.
Barack Obama eta Angela Merkel
Obama eta Merkel Ukrainako krisiari buruz aritu dira Etxe Zurian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak batasuna erakutsi dute Errusiako akzioen inguruan, Ukrainako krisiari dagokionez, eta Moskuri ezarritako zigorrak zabaltzea "halabeharrezkoa" izango dela ohartarazi dute, maiatzaren 25ean Ukrainako hauteskundeak egitea "etetea" badu.

"Errusiak hilabete honetako hauteskundeak eteten baditu, pauso osagarriak koordinatuko ditugu berehala, Errusiako buruzagiei zigor gehiago ezartzea barne", adierazi du Obamak, Etxe Zurian emandako prentsaurreko bateratuan, bulegoan bi orduko bileraren izan ostean.

Bestalde, Merkelek nabarmendu du Europar Batasunak eta AEBek hilaren 25eko hauteskundeak egiten lagunduko dutela, eta horiek "erabakigarriak" izango direla gaineratu du; baina Errusiak ekiditen badu, "halabeharrezkoa izango da zigor gehiago ezartzea".

Orain arte, AEBekk eta EBk Kremlinaren gertukoak diren gizakiei soilik jarri dizkiete zigorrak, eta Obamak esan du berak nahiago lukeela "zigor horietara jo beharrik ez" izatea, baina egingo duela azaldu du, "beharrezkoa izanez gero".

Obamak azaldu duenez, AEBak eta Alemania "bateratuta daude OSCEdek begiraleek jasotako tratu txarraren mespretxuan". Ukraina ekialdean bahitu zituzten errusiazaleen miliziek; horien artean, lau alemaniar daude.

Merkelek Vladimir Putin Errusiako presidentearekin hitz egin zuen, begiraleak libre uzteko laguntza eskatzeko, eta, bere hitzetan, hori "berehala eman beharreko pauso erabakigarria da".

Ukraina ekialdean bizi zen egoeraren inguruan, Obamak adierazi du "segurtasun indarrak ordena jartzeko lanean" ari direla eskualdean.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina gaur Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Errusia argazkiak Barack Obama albisteak Alemania argazkiak Angela Merkel Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra