Mundua -

Krisia Ukrainan

Gutxienez zazpi pertsona hil dira Slavianskeko operazio militarrean

Ukrainak herrialdearen hego-ekialdean abiatutako operazio militarrarekin jarraituko du. Bestalde, Ukrainak Ginebrako akordioa hautsi duela salatu du Errusiak.

Tanke bat Slaviansk hirian. EFE
Tanke bat Slaviansk hirian. EFE
2 helikoptero ukrainar bota eta 2 soldadu hil dituzte errusiazaleek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako Armadak operazio militarra abiatu du hego-ekialdean, Slaviansk hiria berreskuratzeko. Izan ere, matxino errusiazaleen esku dago. Gutxienez, zazpi pertsona hil dira.

Ukrainako Barne ministerioak baieztatu egin du errusiazaleek hiru helikoptero suntsitu dituztela eta bi militar hil direla.

Asen Avakov ministroaren esanetan, Armadak bederatzi kontrol-gune kontrolatzen ditu dagoeneko. "Borrokak gordinak dira, arma astunekin", gaineratu du.

Sospechosos EFE

Errusiazaleen bozermaileak RIA Novosti agentziari azaldu dionez, ukrainiarrek hainbat kontrol-guneri eraso diete, aldi berean, ibilgailu blindatuak erabilita.

Slaviansk errusiazaleen gotorleku nagusia egin da Ukrainako hego-ekialdean. Hiri horretan, hain zuzen ere, Europare sei behatzaileak atxikita dituzte; NATOrentzat espioitza egitea leporatu diete.

Atzo, Kievek hego-ekialdean operazio militarra abiatuko balu, ondorioa "hondamendia" izango litzatekeela ohartarazi zuen Errusiako Atzerri Ministerioak.

Ukrainak erasoarekin jarraituko du, kontrola berreskuratzeko

Ukrainak indar armatuek herrialdearen hego-ekialdean bart hasitako erasoarekin jarraituko du, blindatuekin etav helikopteroekin, Slavianskeko kontrola berreskuratzeko.

Ucrania soldados EFE

Ukrainak gizakien ezkutuak erabiltzea leporatu die separatistei

Oleksander Turchinov Ukrainako bitarteko presidenteak esan duenez, Slaviansken abiatutako operazio militarra uste baino zailagoa izaten ari da, eta separatistei giza ezkutuak erabiltzea leporatu die.

Lau pertsona hil dira eta hainbat zauritu Odessan

Gutxienez lau pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dira, Odessan (Ukraina hegoaldean) izandako liskarren ondorioz, Gobernuaren aldeko manifestatzaileen eta errusiazaleen sektorearen artean, komunikabideek azaldu dutenez.

Medvedevek Kievi herritarrak hiltzeari uztea eskatu dio

Dmitri Medvedev Errusiako lehen ministroak Ukrainako agintariei “herritar propioak hiltzeari” uzteko eskatu die.

“Ukrainako hiriburuko agintariek kontziente izan behar dute, eta herritar propioak hiltzeari utzi behar diete. Beste era batera haien etorkizuna oso tristea izan daiteke”, nabarmendu du Medvedevek Facebookeko kontuan, herrialdearen hego-ekialdeko operazioa aipatzean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Errusia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa