Mundua -

Krisia Ukrainan

Ukrainak bi eskualdetan kontrola 'galdu' izana onartu du

Errusiazaleen miliziek Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako erakunde nagusiak kontropean dituzte dagoeneko, eta maiatzaren 11n erreferendum separatistak egitea proposatu dute.

Poliziaren eta manifestarien arteko borrokaldia. EFE
Poliziaren eta manifestarien arteko borrokaldia. EFE
Poliziaren eta manifestarien arteko borrokaldia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako Gobernuak errusiazaleen ekialdeko bi eskualde matxinatuetan, Donetsken eta Lugansken, kontrola galdu duela onartu du asteazken honetan, horrek maiatzaren 25eko presidentetzarako hauteskundeak bertan behera utzi ditzake.

"Egia esan, gaur egun unitate polizialak ez dira gai bi eskualdetan egoera kontrolatzeko", azaldu du Alexandr Turchinov Ukrainako behin-behineko presidenteak, Segurtasun eta Defentsa gobernuburuekin eta arduradunekin izan duen bilera batean.

Turchinovek adierazpen horiek egin ditu, errusiazaleek atzo Luganskeko hirian Gobernuaren hiru egoitza (Udala, Barne Ministerioa eta Fiskaltza) hartu ostean, eta gaur egoitza berriak hartzen jarraituta.

Errusiazaleen miliziek Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako erakunde nagusiak kontropean dituzte dagoeneko, eta maiatzaren 11n erreferendum separatistak egitea proposatu dute.

"Herriko poliziak ahalmenik gabe daude, eta unitate batzuek ezikusiarena egiten dute, edota terroristei laguntzen diete. Onartzea zaila da, baina hala da. Ekialdean segurtasun gorpu gehienak ez dira geure herritarrak babesteko eginbeharrak betetzeko gai", azpimarratu du Turchinovek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Ukraina Errusia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra