Mundua -

Gatazka

G7ak Errusia 'berehala' zigortuko du berriz

AEB, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Alemania, Kanada eta Japonia herrialdeek osatzen duten taldeak iragarri duenez, "berehala hasiko" dira Errusiaren kontrako "zigorrak areagotzen".

Gainera, AEBen arabera, Errusia "hainbat alditan" sartu da Ukrainako aire-espazioan azken egunean
Gainera, AEBen arabera, Errusia "hainbat alditan" sartu da Ukrainako aire-espazioan azken egunean
Errusiazaleek espioitzat jotzen dituzte begiraleak

2:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G7 taldea osatzen duten herrialdeek Errusiaren aurkako zigor berriak ezartzea onartu dute, Ukrainaren ekialdean agertutako Errusiaren aldeko miliziak babesteagatik eta, bide batez, maiatzaren 25eko hauteskundeak baketsuak izan daitezen bermatzeko, Etxe Zuriak ohar baten bidez zabaldu duenez.

AEB, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Alemania, Kanada eta Japonia herrialdeek osatzen duten taldeak iragarri duenez, "berehala hasiko" dira Errusiaren kontrako "zigorrak areagotzen", eta "Errusiaren ekintzek garestiago" egingo dituzten neurriak hartzen.

"Errusiaren kontrako zigor berriak berehala ezarriko ditugula adostu dugu. (...) Zigor gehiago prestatzen jarraitzen dugun arren, berresten dugu Genevako akordioa jarraituta konponbide diplomatikoa eman lekiokeela krisi honi. Bide horretan gurekin bat egiteko eskatzen diogu Errusiari", oharrean agertzen denez.

Ukrainako aire-espazioa

Halaber, AEBko Defentsa Departamentuaren arabera, azken 24 orduetan hainbat alditan sartu dira Errusiako zenbait hegazkin Ukrainako aire-espazioan.

"Errusiarrei egoera baretzeko pausoak eman ditzaten eskatzen diegu", esan du Steve Warren koronel eta Pentagonoko bozeramaleak.

Bitartean, Ukraina eta Errusiaren arteko mugaren inguruan, milaka tropa daude Ukrainako ekialdean, Moskuren agindupean.

Errusiaren erantzuna

Errusiako Defentsa Ministerioak Ukrainako aire-espazioan sartu izana ukatu du.

Ministerioak azaldu duenez, AEBetako Defentsa Departamentuaren adierazpenak "funsgabeak" eta "populistak" dira, herrialdeak bizi duen egoera okertu egiten du eta "ez dute Ukrainako tentsioa baretzeko laguntzen".

Gainera, salaketa horiek "ez dute gertakaria izan den uneko orduaren, lekuaren, altitudearen, abiaduraren eta hegaldiaren norabidearen daturik, ezta beste parametro objetiborik ere", Ministerioko bozeramaileak esan duenaren arabera.

Trukea

Viacheslav Ponomariov Ukrainako Slaviansk hiriko jarduneko alkateak salatu duenez, errusiazaleek larunbat honetan gatibu hartutako nazioarteko begiraleak militarrak dira eta presoen truke batean aske utziko lituzkete.

 

Alkateak esan du "osasuntsu daudela". Hala ere, "soldadu horietako batek diabetesa du, baina ez dago larri".

Erasoa, Donetsken

Helikoptero batean zegoen armadun gizon talde batek errusiazaleen kontrolerako postu bat eraso du larunbat honetan, Ukrainako Soledar herrian, Donetsken, RIA Novosti errusiar agentziak iragarri duenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Ukraina gaur Errusia bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa G7 goi-bilera Errusia-Ukraina gerra