Mundua -

Ukrainako krisia

Mugako maniobrak azaltzeko 48 orduko epea eman dio Kievek Moskuri

Sloviansk hirian  terrorismoaren kontra egin behar zuten operazioa bertan behera utzi dute Ukrainako agintariek, Errusiako soldaduen inbasio arriskuak eraginda.

Ukrainiako soldaduak. EFE.
Ukrainiako soldaduak. EFE.
Errusiak maniobra militarrak iragarri ditu Ukrainako mugan

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundearen bitartekaritzarekin lortutako akordioak gogorarazi ditu Ukrainako Atzerri Ministerioak, eta mugako maniobrak azaltzeko 48 orduko ultimatuma eman dio Moskuri, Errusiako Defentsa Ministerioak egindako iragarpenari erantzunez.

Ukrainako mugatik gertu maniobra militarrak hasi behar zituela iragarri du Moskuk, eta tentsioak gora egin du ekialdean.

Ukrainako agintariek Sloviansk hirian milizia errusiarren aurka egin behar zuten 'terrorismoaren kontrako operazioa' bertan behera utzi du, Errusiako soldaduen inbasio arriskuak eraginda. Kiev Post Ukrainako egunkariak eman du albistea jakitera.

Operazioaren nondik norakoak aztertu dituztenean hartu du erabakia Ukraniako Gobernuak. Izan ere, argibide zerbitzuek Errusiako soldaduak Ukraniako lurraldea inbaditzeko arrisku nabarmena sumatu dute.

Sergei Shoigu Errusiako Defentsa ministroak Ukrainiako mugan maniobra militarrak egiten hasteko asmoa erakutsi du. Maniobra hauek, Ukraniako Armadak milizia errusiazaleen aurka egindako operazioan bost hildako eragin ostean hastea erabaki du.

"Mehatxuak"

"Xantaia" eta "mehatxuak" bertan behera uzteko eskatu dio gaur Oleksandr Turtxynov Ukrainako presidenteak Errusiari. Horrela, tropak mugatik kentzeko eskatu dio Ukrainako presidenteak Moskuri.

Errusiak maniobra militarrak hasi ditu Ukrainako mugatik gertu eta tentsioak gora egin du. Tropen "kontzentrazioa" gaitzetsi du Turtxynovek.

"Mehatxu terroristen aurrean ez dugu etsiko eta herritarren bizitza babesteko neurriak hartzen jarraituko dugu", defendatu du buruzagiak. "Axola ez zaizkion barne arazoetan eskua ez sartzeko" eskatu dio Kievek Moskuri.

Egoera "leherkorra"

Ukrainako egoera "ezegonkorra" eta "leherkorra" dela ohartarazi du Danylo Lubkivsky Ukrainako Atzerri ministrordeak Washingtonen. Errusiaren "eraso lotsagarriaren" biktimak direla ziurtatu du.

Bestalde, Kieven eta NATOren "makineria militarrari" erantzuteko maniobra berriak egin dituela azaldu du Moskuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Ukraina albisteak Mosku Errusia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa