Mundua -

Krisia

Ukrainako gertaeren atzean Errusia dagoela ukatu du Putinek

Vladimir Putin Errusiako presidenteak "krimen larritzat" jo du gertatutakoa eta Genevako goi-bileraren alde egin du krisiari aterabide bat emateko. Hiru lagun hil dira Mariupolen bart.

Vladimir Putin presidente errusiarra Argazkia: Efe
Vladimir Putin presidente errusiarra Argazkia: Efe
'Krimen handia da Errusiaren aldekoen aurka indarkeria erabiltzea'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak "krimen larri"tzat jo du Kieveko Gobernuak errusiaren aldekoen kontra indar militarrarekin erantzun izana. Kieveko agintariek "Ukrainako Estatuan zerbait gaizki doala onartu beharrean, eta hori konpontzeko elkarrizketaren alde egin beharrean,  herritarren aurka indarrarekin erantzuteko mehatxua areagotu dute", adierazi du.

Kieveko enfrentamenduen atzean (hiru lagun hil dira kuartel baten aurako erasoaldiaren ondorioz) Mosku dagoela pentsatzea "ergelkeria" dela nabarmendu du eta, gatazkari aterabidea aurkitzeko, garrantzitsutzat jo du gaur Genevan (Suitza) egingo den goi-bilera. Hain justu, Errusiak, Europar Batasunak, Estatu Batuak eta Ukrainak hartuko dute parte bilera horretan.

Krimea

Krimeako auziaz hitz eginda, Errusiako txanpona, errubloa, eta, oro har, Errusiako banku sistema martxan jartzeko prozesua bizkortuko duela agindu du Putinek. Krimearrek errubloa noizko izango dute galdetuta, hilabeteko epea aipatu du Errusiako agintariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Ukraina azken orduko Errusia albisteak Vladímir Putin albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Errusia-Ukraina gerra