Mundua -

Gatazka

Errusiak Ukrainako mugatik batailoi bat kendu duela iragarri du

Oraindik ez dute baieztatu osoko atzerabide baten lehen urratsa izan den, baina bai baieztatu egin da soldadu errusiarrak alde egiten hasi direla, Ukrainak eta beste herrialde batzuek esan bezala.

Soldaduak Ukraina
Soldaduak Ukraina
Soldaduak Ukraina

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak Urkainako mugatik infanteria batailoi bat kendu du, Errusiako Defentsa Ministerioa aipatuta bertoko albiste agentziek zabaldu dutenez.

Ez dute zehaztu, ordea, baieztatu osoko atzerabide baten lehen urratsa izan den, baina bai baieztatu egin da soldadu errusiarrak alde egiten hasi direla, Ukrainak eta beste herrialde batzuek esan bezala.

Aurreko igandean, Parisen, Errusiako eta AEBko diplomazia ordezkaririk garrantzitsuenak, Sergei Lavrov eta John Kerry urrenez urren, bilduta egon ziren, eta tentsioa baretzea adostu zuten, eta horrek Errusiako tropak mugiaraztea ekarri behar zuen.

Berlinen, Frank-Walter Steinmeier Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroak nabarmendu duenez, soldaduak mugiaraztea hobera egin den sintoma da. "Espero dugu tentsioaren alde gogorrena gainditu izana. Zenbait iturriren arabera, Errusiak indarrak kendu ditu Ukrainako mugatik. Egoera lasai den sintoma dela ematen du", gaineratu du.

Steinmeier, halaber, Europan neurriak hartzearen alde agertu da, Ukrainako beste eskualde batzuek Errusiarekin bat egitea ekiditeko.

Halere, Oleksander Rozmaznin Ukrainako jeneralaren arabera, baliteke tropak txandakatzea eta horregatik mugimendua sumatzea. "Soldadu kopuruak behera egin du, baina kopuru zehatza antzekoa da. Ezin dut kopurua baieztatu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Ukraina gaur Errusia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa