Mundua -
Gerra zibila
Siriako agintariek 500 matxino askatu dituzte
Bashar al Assad presidentearen erregimenak kanpaina bat abian jarri du: amnistia eskaintzen die armak eman eta agintarien aurrean amore ematen dutenei.
Erredakzioa
Ahmed Hasun Siriako mufti handiak 500 matxinok amnistia jaso duten ekitaldiaren buruan izan da, Deraako probintzian (hegoaldean), Sana albiste agentzia ofizialaren arabera. Aurretik, matxinoak errenditu egin dira.
Azken hilabeteetan, Bashar al Assad presidentearen erregimenak kanpaina bat abian jarri du: amnistia eskaintzen die armak utzi eta agintarien aurrean amore ematen dutenei.
Askatzea Sanamain udalerrian egin dute. Bertan, Hasunek Gobernuari eta Armadari babesa emateko eskatu die askatutako matxinoei, "terrorismoarekin amaitzeko".
62 hildako
Bestalde, 62 pertsonahil egin dira matxinoen arteko borroketan, Al Hasakako probintziako zenbait udalerritan, Siriako ipar-ekialdean, Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera.