Mundua -

Krimean

Errusiako Parlamentuak Armada Ukrainara bidaltzea onartu du

Bestalde, Obamak esan du "ondorioak" egongo direla Errusiak soldaduak bidaltzen baditu eta, Krimeraren subiranotasuna urratzeak "ezegonkortasuna" ekarriko du.

Identifikaziorik gabeko soldaduak, Krimeako aireportuaren inguruetan. Irudia: EFE
Identifikaziorik gabeko soldaduak, Krimeako aireportuaren inguruetan. Irudia: EFE
Errusiak gutxienez 6.000 soldadu zabaldu ditu Krimean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parlamentu errusiarreko Federazioko Kontseiluak aho batez onartu du Vladimir Putinek soldaduak Ukrainara, Krimeara, bidaltzeko eskaera.

"Ukrainan bizi duten ezohiko egoera dela eta, Errusiako Federazioko hiritarren bizia mehatxupean dago (...), Federazioaren Kontseiluari (Senatua) Errusiako Indar Armatuak Ukrainara bidaltzea eskatzen diot, herrialde horretan normalkuntza politikoa lortu arte", Kremlinek aipatutako agiriaren arabera.

Halaber, Senatu errusiarrak Kremlineko buruari zuzendu zaio "Ukrainan bizi diren errusiarren, gure aberkideen, eta Errusiak Ukrainan dituen soldaduen bizitza eta segurtasuna bermatzeko behar dituen neurriak hartzeko" eskatzeko.

Bestalde, Yuri Vorobiov Errusiako Senatuko presidenteordeak esan duenez, Moskuk Washingtonen duen enbaxadorea kendu beharko luke, Barack Obamak egindako adiaerzpenen ostean protesta egiteko, Obamak esan du "ondorioak" ekarriko dituela Errusia Krimean sartzeak.

Alerta maximoa

Alexnadr Turchinov Ukraniako bitarteko presidenteak alerta maximoan egoteko eskatu die herrialdeko Indar Armatuei.

EBko Kanpo Politika eta Segurtasun Goi Ordezkariak, Catherine Ashtonek, Errusiak Ukrainako krisian "indarra erabiltzeko" krisia gaitzetsi du eta Moskuri bere jarrera era baketsuan defendatzeko eskatu dio.

Ashtonek adierazi duenez, Ukranian dauden errusiar indarrek nazioarteko eskubidea eta hartutako konpromisoak bete behar dituzte. Horien artean, Nazion Batuen Erakundearen Gutuna, Segurtasunareko Elkartearen eta Europako Kooperazioaren Azken Akta, 1994ko Budapesteko Memoranduma eta Itsaso Beltzeko Ontzidian dauden tropa errusiarra arautzeko bi aldeko itunak.

AEBei eta NBEko Segurtasun Kontseiluan ordezkaritza duten beste nazioarteko herrialdeei Ukraniaren lurraldetasuna babesteko laguntzea eskatu die Yuri Sergeyev Ukraniak NBEn duen enbaxadoreak. Sergeyevek Budapesteko Memoraduma ere aipatu du; izan ere, Erresuma Batuak, Estatu Batuek eta Errusiak Ukraniaren subiranotasuna eta lurraldetasuna errespetatzeko konpromisoa sinatu zuten, eta Errusiaren jokabideak helburu hori urratzen duela salatu du.

Bi ontzi

Itsaspekoen aurkako bi ontzi ikusi dituzte Krimeako kostaldean. Horrek Sebastopoleko portuaren alokairua urratuko luke, bertan baitu Errusiako Itsas Armadak Itxaso Beltzean duen Flotaren basea.

Interfax agentziak eman duen informazioaren arabera, Baltikoko Flotaren ontziak dira, baina orain Sebastopoleko badian egongo lirateke.

Ban Ki Moonek Putinekin hitz egingo du

Ban Ki Moon NBEko idazkari nagusiak esan du "oso arduratuta" dagoela Ukraniako egoerarekin eta, batez ere, Krimeako penintsulak bizi duenarekin. Horrez gain, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin hitz egingo duela esan du.

Komunikatu ofizial batean, "Ukraniako independentzia, subiranotasuna eta lurraldetasuna errespetatzea" eskatu du Banek. "Giroa baretzea eta elkarrizketa eskatzen du krisi honekin amaitzeko"; gaineratu du.

Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak, bestalde, igande honetan Ukraniako krisiari buruz hitz egiteko Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen Kontseilua egingo dutela iragarri du.

Laguntza

Serguei Axionov Krimea errepublikako lehen ministroak laguntza eskatu dio Vladimir Putin Errusiako presidenteari, Ukrainako eskualde horretan bakea berrezartzeko eta egoera lasaitzeko.

Axionovek ohar baten bidez egin du eskera ofiziala, Errusiaren aldeko eta Kieven ezarritako Gobernua berriaren aldekoen artean tentsioa areagotzen ari den bitartean.

Errusiak, bere partez, Serguei Axionovek Krimeako lehen ministroaren eskaera beteko duela erantzun du, eta lagunduko du.

AEB: "Ondorioak"

Bestalde, Barack Obama AEBetako presidenteak ohartarazi duenez, "ondorioak" izango ditu Errusiak soldaduak bidaltzeak eta, Krimeraren subiranotasuna urratzeak "ezegonkortasun sakona" ekarriko du.

Larrialdian deitutako prentsaurreko batean, Obamak adierazi du Ukrainako herrialdearen osotasuna ez errespetatzeak nazioarteko legediaren kontra egingo luke.

"Ameriketako Estatu Batuak nazioartearen alde egongo lirateke, Ukrainan ondorioak izango direla baieztatzeko", esan du Obamak, Errusiak Ukrainako aire-espazioan sartu dela eta soldaduak bidali dituela salatu eta gero.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Krimea anexionatzea Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Errusia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea