Mundua -

Krisia Ukrainan

Ukrainan hauteskundeak aurreratuko dituela iragarri du Yanukovichek

Ukrainako presidentea, oposizioko buruak eta Europar Batasuneko ordezkariak ados jarri dira, krisi politikoari amaiera jartzeko.

Independentzia Plaza, Kieven. Argazkia: EFE
Ukraina
Independentzia Plaza, Kieven. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Viktor Yanukovich Ukrainako presidenteak presidentetzarako hauteskundeak aurreratuko direla iragarri du ostiral honetan, oposizioaren eskaera nagusia.

Halaber, 2004ko Iraultzan onartutako Konstituzioa itzultzeko prozesuari hasiera eman dio, horrek estatuburuaren gaitasunak mugatuko lituzke, Parlamentuaren alde.

Yanukovichek konfiantza nazionaleko Gobernu bat osatzeko prozedura ireki du, Ukrainako Presidentetzak publikatutako ohar baten arabera.

"Egun trafiko hauetan, Ukrainak asko galdu duenean, bi aldeetako barrikadatan jendea hil denean, nire eginbeharra, hildakoen memorian, bizia baino ezer garrantzitsuagoa ez dela esatea da", azaldu du.

Presidenteak adierazi du: "Ukrainan bakea ezartzeko batera eman ez dezakegun pausorik ez dago".

Gobernuak eta oposizioak akordio bat iragarri dute

Viktor Janukovitx Ukrainako presidentea, oposizioko buruak eta Europar Batasuneko ordezkariak ados jarri dira, Ukrainan krisi politikoari amaiera jartzeko, Ukrainako Presidentetzak ostiral honetan jakitera eman duenez.

"Dokumentua 12:00etan (11:00etan, Euskal Herrian) sinatuko da, Presidentetzako Administrazioaren egoitzan", ohar ofizialean irakur daitekeenez.

Oraingoz ez dira akordioaren zehaztapenak ezagutzen. "Negoziazio korapilatsuen gau baten" ostean lortu da, UNIAN agentzia lokalaren iturrien arabera.

"Ukrainako presidenteak emateak egingo ditu bakea berrezartzearen onerako", adierazi du Anna Guerman Yanukovichen diputatuak eta kontseilariak, akordioa iragarri baino zertxobait lehenago.

Indarkeriari amaiera jartzeko negoziazioak bart areagotu ziren, hainbat pertsona hil ziren egun odoltsu baten ostean.

Oposizioaren arabera, atzo 60 manifestatzaile hil ziren tiroen ondorioz, Barne Ministerioak Poliziari suzko armak ematea agindu ostean.

Osasun Ministerioko azken datu ofizialek diotenez, asteartetik, indarkeria piztu zenetik, 77 pertsona hil dira Kieven; oposizioaren arabera, 100 baino gehiago izan dira.

Bart gaueko azken orduan, asteazkenean manifestatzaile erradikalen aurka iragarritako terrorismoaren aurkako operazioa debekatu zuen Rada Gorenak (Parlamentua).

Ukrainako Parlamentuak 2004ko Konstituzioaren itzulpena bozkatuko du

Estatuburuaren boterea mugatzen duen Ukrainako Rada Gorenak (Parlamentua) 2004ko Konstituzioaren itzulpena bozkatuko du ostiral honetan, Vladimir Ribak Legegintza-presidenteak iragarri duenez.

"Gaur lege batzuk bozkatu behar ditugu. Besteak beste, 2004ko Konstituziora itzultzea. Lehenengo gaia da eta onartu beharra dugu", azaldu du Ribakek, gaur Radak egindako saioaren hasieran.

2004ko Konstituziora itzultzea Ukrainako oposizioaren eskaera nagusietako bat da. Hañaber, presidentetzarako eta parlamenturako hauteskundeak aurreratzea ere eskatu dute.

Manifestatzaileek polizien aurka tiro egin dute Kiev herdialdean

Ezezagun talde batek segurtasun agenteen aurka tiro egin du ostiral honetan, Independendia Plazan, Kieven, Ukrainako Barne Ministerioak azaldu duenez.

"Institutskaya kale inguruan desordena masiboetan parte hartzen dutenek su egin dute ordena publikoaren agenteen aurka eta Rada Gorenera (Parlamentua) joaten saiatu dira, azaldu du Barne Ministerioak oharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Ukraina gaur Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Hauteskundeak