Mundua -

Analisia

Ukrainako liskarraren arrazoiak

Krisia Janukovitx presidenteak hasi zuen: Europar Batasunarekin elkarkidetza hitzarmena sinatzeko aukera izan arren, nahiago izan zuen Errusiarekiko harremanei eutsi.

Kiev istiluak
Kiev istiluak
Kiev istiluak

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainan gertatzen ari denak ez du zerikusirik Europarekin. Boterean jarraitu nahi duen Viktor Janukovitx presidentearen eta bertatik kendu nahi duen oposizioaren arteko borrokaren aurrean gaude. Krisia Janukovitx presidenteak hasi zuen: Europar Batasunarekin elkarkidetza hitzarmena sinatzeko aukera izan arren, nahiago izan zuen Errusiarekiko harremanei eutsi. Oposizioa kalera atera zen protesta egitera, Ukrainarentzat Bruselatik gertu egotea hobea dala uste baitzuen. Azaroan eta abenduan manifestazioak baketsuak izan ziren, baina urtarrilean gauzak okertu egin ziren. Manifestarien artean "autobabes taldeak" deiturikoak sortu ziren, indarkeriazaleak, eta horien eta Poliziaren arteko enfrentamenduak hasi ziren orduan. Azken bi asteetan gauzak lasaiago zeuden. Parlamentuak protestetan atxilotu zituztenentzat amnistia onartu zuen, protestariek hartuta zituzten eraikin ofizialak uztearen truke. Baina orain beste arazo bat sortu da: oposizioak Konstituzioa erreformatzea nahi du, Janukovitx presidenteari boterea kentzeko. Eskualdeen alderdiak, hau da presidentearen alderdiak, uko egin dio proposamen hori Parlamentuan eztabaidatzeari, eta horrek eragin du manifestariek Parlamentua hartzen saiatu eta azken hilabeteetako istilu larrienak sortu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Ukraina Eguneko albisteak Eguneko albisteak