Mundua -

Gerra zibila Sirian

Zibilen irteera atzeratzea eragin duten oztopoak salatu ditu Siriak

Aurreikuspenak betetzen badira, giza laguntza gaur sartuko da Homs hirian.

Zibilen irteera, Homs Argazkia: EFE
Zibilen irteera, Homs Argazkia: EFE
Zibilen irteera, Homs Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talal al Barazi Homseko Gobernadoreak ohartarazi duenez, Homs hiritik zibilak ateratzeko atzo hasitako prozesuan atzerapenak izaten ari dira, bidean oztopo asko aurkitu dituztela-eta. Hala ere, gaur ere hiritik zibilak ateratzea espero dutela adierazi du.

Salatu duenez, atzo talde armatuek suziriak bota zituzten Homs hiriko alde zaharrera.

Al Baraziren esanetan, Siriako agintariak eta NBEko kideak lanean ari dira zibilek zeharkatu behar duten bidea garbitzeko; izan ere, tartean porlan eta lur blokeak erretiratu dituzte, eta pertsonen kontrako minak ez daudela bermatu dute.

Gobernadorearen esanetan, gaur Bustan Diuan eta Al Hamidiya auzoetako 46 zibil ateratzea espero dute. Al Barazik jakinarazi duenez, 80.000 familia inguru oraindik ere Homseko gune horretan daude. "NBEarekin eta Ilargi Erdi Gorriarekin elkarlanean ari gara datozen orduetan hiritar horien ebakuazioa gauzatzeko", gaineratu du.

Hainbat egun beharko dituzte hiritarrak Homsetik ateratzeko, izan ere, beren kabuz oinez ibili ezin duten gaixo eta adineko pertsona asko daude, Al Baraziren arabera.

Bashar al Assaden erregimenak eta oposizioak hiru eguneko su-etena adostu zuten atzo, Homs hiritik zibilak ateratzeko eta oposizioak hiru eguneko su-etena adostu dute laguntza humanitarioa hirira sartzen uzteko.

Siriako Koalizio Nazionalak ohar bidez jakinarazi duenez, "ituna motz geratu da eta ez ditu nazioarteko konpromisoak erabat betetzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Gerra Sirian albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Siria albisteak gaur