Mundua -

Gerra zibila Sirian

Hiru eguneko su-etenak 200 zibil Homsetik ateratzeko aukera emango du

Errusiaren arabera, Siriako Gobernuak eta oposizioak hiru eguneko su-etena adostu dute laguntza humanitarioa hirira sartzen uzteko.

Su etena Homs
Su etena Homs
83 zibil irten dira dagoeneko Homseko alde zaharretik

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Homs hiritik zibilak ateratzen hasi dira gaur Bashar al Assaden erregimenak eta oposizioak su-etena adostu ostean. Hiri Zaharretik 200 bat pertsona ateratzea espero dute. Errusiaren arabera, Siriako Gobernuak eta oposizioak hiru eguneko su-etena adostu dute laguntza humanitarioa hirira sartzen uzteko.

Aurreneko autobusak 11 lagun atera ditu Homsetik, eta Gobernuaren soldaduak zeuden bilera postura eraman ditu, Siriako Ilargi Gorriko boluntarioen laguntzarekin. Hiri Zaharretik beste pertsona bat anbulantzian atera dute. Bertan 2.500 bat pertsona urtebete baino gehiago setiatuta egon direla uste dute ekintzaileek.

Homsen hiru eguneko su-etena iragarri du Errusiak. Al Assad presidentearen aurka altxatu zen aurreneko hiria izan zen duela ia hiru urte. Borroka odoltsua izan da Homsen, eta hiria txikituta geratu da.

"Emakume, haur, 55 urtez gorako gizon eta zauritu guztiak borroketako zonatik oztoporik gabe ateratzea espero dute", Errusiako Atzerri Ministerioak jakitera eman duenez.

Siriako Ilargi Gorriak (SARC) ebakuatuak artatzeko anbulantziak ditu, eta bat dagoeneko ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Gerra Siria Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Siria albisteak gaur