Mundua -

Bake prozesua

Siriako Gobernuak eta oposizioak ezeztu dute negoziazioak eten direnik

Negoziatzen bost egunez aritu ostean, negoziazioak hautsi omen direla zabaldu da Genevan, baina bi ordezkariek berehala berretsi dute jarraitzeko asmoa dutela.

Mohamed Sabra Siriako ordezkaritza bateko kide da. Irudia: EFE
Mohamed Sabra Siriako ordezkaritza bateko kide da. Irudia: EFE
Mohamed Sabra Siriako ordezkaritza bateko kide da. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako Gobernuko eta oposizioko ordezkaritzek negoziatzen jarraituko dute gaur, asteartea, bosgarren eguna bete eta gero, bi ordezkaritzetatik baieztatu dutenez.

Goizean egindako bilera bukatutakoan, Lajdar Brahimi bake prozesuko bitartekariak arratsaldean bilerarik ez zela egingo jakinarazi die bi aldeei, eta berehala negoziazioak hautsi diren zurrumurrua zabaldu da.

Alabaina, Faisal Makdad Siriako Kanpo Arazoetarako ministro ordeak ukatu eta baieztatu egin du bihar bileretan parte hartzen jarraituko dutela.

"Bihar negoziazioekin jarraitzeko itzuliko gara, eta gaur barne kontsultak egiten emango dugu arratsaldea", esan du.

Bestalde, Obaida Nahas CNFROS Siriako Koalizio Nazionaleko bozeramaleetako baten esanetan, Siriako oposizioaren ordezkaritza NBEk Genevan duen egoitzara bueltatuko da negoziatzen jarraitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Sirian albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Siria albisteak gaur