Mundua -

Siriako gatazka

Presoei buruz hitz egingo dute gaur Siriako Gobernuak eta oposizioak

Gaur jarraituko dute negoziazioekin Genevan, bitartekari baten laguntzarekin, eta kontu humanitarioak izan dira nagusi orain artean.

Bigarren egunez jarraian, aurrez aurre eseriko dira Gobernua eta oposizioa.
Bigarren egunez jarraian, aurrez aurre eseriko dira Gobernua eta oposizioa.
Preso politikoak aske uztea ala ez, Genevan eztabaidagai

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako Gobernuko eta oposizioko ordezkariek bake negoziazioekin jarraituko dute gaur Genevan, Corinne Momal-Vanian NBEko bozeramaileak adierazi duenez. Gaurko jardunaldian, preso politikoak aske uztearen inguruan mintzatuko dira delegazio siriarrak.

Hirugarren negoziazio eguna da, eta bigarren aldiz, gela berean aurrez aurre eseriko dira Siriako ordezkariak. Dena dela, ez dute zuzenean hitz egingo, horretarako, Lajdar Brahimi nazioarteko bitartekaria izango baitute.

Lehen egun hauetan, kontu humanitarioak izango dira nagusi. Gainera, gaur Homs hirian su-etena iragartzea espero da, bertara laguntza humanitarioa eraman ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Gerra Sirian albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Siria albisteak gaur