Mundua -

Geneva 2

Siriako indarkeriarekin amaitzeko neurriak eskatu ditu aita santuak

Genevako bake konferentziako parte-hartzaileei Siriako gatazkarekin eta indarkeriarekin "ahalik eta arinen" amaitzeko eskatu die Frantzisko aita santuak.

Aita Santua
Aita Santua
Aita Santua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genevako bake konferentziako parte-hartzaileei Siriako gatazkarekin eta indarkeriarekin "ahalik eta arinen" amaitzeko eskatu die Frantzisko aita santuak.

Asteazkenetako harrera orokorrean, Frantziskok Geneva 2 hitzaldia izan du hizpide. Siriako agintariei "adiskidetzea, bizikidetza eta berreraikitzea" bideratzeko eskatu die.

"Jainkoari otoi egin diot agintariek Siriako herriaren ongia bila dezaten. Ahalegin guztiak egin behar dituzte, ahalik eta arinen, indarkeria eta gatazka desagerrarazteko. Gatazka horrek sufrimendu gehiegi eragin du dagoeneko", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Gerra Sirian albisteak NBE Aita santua albisteak Gaurko titularrak Albisteak Siria gaur