Mundua -

Siria

Sirian behin-behineko Gobernua osatzeko eskatu du Liga Arabiarrak

Genevan egingo da Siriari buruzko Bake Koferentzia, baina oraindik ez dute data zehaztu.

Bachar Al Asad. Argazkia: EiTB
Bachar Al Asad. Argazkia: EiTB
Bachar Al Asad. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sirian aldi baterako Gobernua eratzea bermatzeko eskatu du Liga Arabiarrak igande honetan, Genevan Siriari buruz egingo den Bake Konferentziak arrakasta izan dezan.

Arabiar herrialdeetako atzerri gaietarako ministroek ebazpen bat onartu dute, eta oraindik data zehaztu gabe duen Bake Konferentzian parte hartzeko eskatu diote Siriako oposizioari.

Liga Arabiarrak ezohiko bilera egin du Cairon, eta bertan parte hartu duten ministroek Bake Konferentziari begira "nazioarteko bermeak" emateko eskatu dute, aurrez Siriako Koalizio Nazionalak (CNFROS) egin bezala.

Bileran parte hartu duten herrialdeek Sirian aldi baterako Gobernua eratzea bermatzeko eskatu dute, epe zehatz batean eta alde guztien adostasunarekin, eta Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluak Bake Konferentziako emaitzak onartzeko eta akordioa betetzeko neurriak har ditzala.

Liga Arabiarrak ez du Baxar al-Asad boteretik kentzearen gainean ezer esan, baina Lajdar Brahimi nazioarteko bitartekariaren lana nabarmendu du. Bestalde, Bake Konferentziara begira giro ona egon dadin, alde guztiek lan egin behar dutela gaineratu du.

Siriako oposizioak baldintzak jarri dizkio bere parte hartzeari

Siriako oposizioak ez du Bake Konferentzian parte hartuko, Baxar al-Asad Siriako presidentea boteretik kentzeko egutegia finkatzen ez bada. Liga Arabiarrak ez dio aipamenik egin, ordea, Baxar al-Asad agintetik kentzeari.

Oposizioak, berriz, Iranek Bake Konferentzian parte hartzea saihestu nahi du, Gobernuaren laguntzailea delakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Gerra Siria NBE argazkiak Gaurko titularrak Albisteak Siria albisteak gaur